COSA. INTERVENIR UN CUERPO
MACARENA RECUERDAREN ILUSIONISMO TRILOGIAREN ITXIERA
“Cosa” Macarena Recuerda Shepherdek ILUSIONISMOARI buruzko trilogia amaitzeko erabili duen pieza da. Ikerlan horretan, egileak dioenez, ilusioa antzerkiaren funtsarekin nola konektatzen den pentsatzera iritsi da, eszenaren gainean erakutsiz konbentzioa eta magia, errealitatea eta horren ordezkoa, ekintza eta fikzioa.
“Cosa. Intervenir un cuerpo lanean“ pertzepzio-irudiak eszenografiatik ikertu ditugu. Horretarako, gorputza beste material bat balitz bezala irudikatu dugu, gauza bilakatuz, atrezzo bihurtzeraino, azaldu du artistak. Artistak azaldu duenez, Cosa “gorputz objektibo batez osatutako dantza-pieza da. Gauzen koreografia”.
MAIATZAK 4 AZKUNA ZENTROAN (BILBAO)
Egileak: Macarena Recuerda, Jorge Dutor y Maia Villot
Antzezleak: Macarena Recuerda y Maia Villot
MIL SOMBREROS
ABSURDOAREN ETA MAITEMINDUAREN ARTEKO KOMEDIA
Erre Produkzioak konpainiak ‘Mil Sombreros’ ikuskizun berria estreinatuko du Getxon, maiatzaren 7an. Erre Produkzioak konpainiak ‘Mil Sombreros’ ikuskizun berria estreinatuko du Getxon, maiatzaren 7an. Erre Produkzioak absurdoaren eta maiteminduaren arteko komedia dakarkigu, arteari eta istorioak kontatzeko ofizioari bere omenaldi berezia.
Dionisio aktorea eta Clarin piano jotzailea, denboraz kanpoko komikoak, “Mil Sombreros” estreinatuko dute, mundu artifizial, hotz eta deskonektatu batean arte biziaren aldarrikapena dena. Estreinaldia hasi baino ordu erdi lehenago, amaiera bikain eta bandaliko batekin ematen dute azkenik eta presaka beren obra guztia egokitzen dute amaiera berri horretara. Baina Dionisio, aktorea izateaz gain, aita ere bada, eta bere alaba Adela antzerkira eramanez kontziliatzea tokatzen zaio -galdetzeko eta mintzeko adinean dago Adela-, eta antzerkiaren kontu hori beste garai bateko zerbait dela iruditzen zaio. Dionisiok misio jainkotiarra du orain.
MAIATZAK 7 MUXIKEBARRIN (GETXO)
Produkzioa: Erre Produkzioak
Dramaturgia: Braulio Cortés
Antzezleak: Gorka Mínguez, Adrián García De Los Ojos, Lucía Minguez
SARRERAK EROSI – MIL SOMBREROS
HAU EZ DA GERRA BAT
ANTZEZLAN BAT BAINO GEHIAGO
Hau ez da gerra bat formatu handiko lan bat da, espazio eszenografiko ikusgarri batekin. Unibertso dramatiko berritzaile bat eskainiko digu, antzezlanaren inguruan eraikiko diren hainbat ekintza transmediaren bitartez: pertsonaien iragana ezagutzeko audioak, disko bat piezaren soinu bandarekin, Bunker izeneko aurre-ikuskizun berezibat eta euskara ikasleentzako material didaktikoa.
XXI. mendeko harribitxi bat. Lei eta Zan-en arteko amodioa azkenetan dago. Den-denak huts egin du bien artean eta, gerra zelaitik ihes egiten duten bitartean, iheserako zubi guztiak erretzeari ekin diote. Orduantxe, Magenta agertu da, piztu berri den gerrako frontetik datorren soldadu gupidagabea. Fikzioaren bidez, giza harremanen porrotaren atzean dagoen errealitatea ulertzen lagunduko digun lan bat, espazio emozionaleta poetiko berezi batean eraikia.
SARRERAK EROSI – HAU EZ DA GERRA BAT
MAIATZAK 10 TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIAN (GASTEIZ)
Produkzioak: Thusia, Piszifaktoria
Egilea: Mikel Ayllon
Antzezleak: Aiora Sedano, Gabriel Ocina, Irati Agirreazkuenaga
EL VIEJO, EL BUZO Y LA MAR
UN ESPECTÁCULO DE CALLE FAMILIAR DE HORTZMUGA TEATROA
Hortzmuga Teatroa ya está con sus últimos retoques de su próxima creación familiar; ‘El viejo, el buzo y la mar’, un espectáculo de calle con el trasfondo del reciclaje pero que quiere hablar de las segundas oportunidades y las relaciones intergeneracionales. ¡Con muchas ganas de que llegue mayo para poder ver el estrenazo que se avecina! Si quieres ver un adelanto de lo que se viene, ¡te lo regalamos!
AURRERAPENA: https://www.youtube.com/watch?v=P-RHGftQ2Qo
MAIATZAK 18 eta 19
INFORMAZIO GEHIAGO LASTER.
Producción: Hortzmuga Teatroa
LAVINIA
Juana Lorrek eta Javier Liñerak La Eneida’ren spin-off bat egokitu dute Kabia Teatroarentzat, Úrsula K. Le Guinen oinarrituta. Intrigazko istorioa, misterioa, maitasuna, gerra, estrategia, natura eta liskarra. Erabateko estreinaldia Bilboko Arriaga Antzokian.
Lavinia hezur eta mamizkoa da. Bizi da, arnasa hartzen du eta hitz egiten du, gukbezalaxe. Baina, kontua da poeta batek “idatzi egin” zuela. Izan ere, gizateriaren obra gailenetako baten bigarren mailako pertsonaia bat da, eta antzeztokian hitza hartu eta istorioaren bere bertsioa kontatzea erabaki du. Txanponaren aurkia, agerikoa, Eneas heroi aparta izan bada beti, guk, orain, binperra aurkeztuko dugu, ilargiaren alde ezkutua, alegia. Nahi duena eraso gabe, bultzatu gabe eta zapaldu gabe lortzen duen pertsonaia xalo eta indartsu baten eskutik ibiltzeko gonbit egiten dizuegu.
MAIATZAK 22 ETA 24 ARRIAGA ANTZOKIAN
Produkzioa: Kabia Teatro
Adaptazioa y Dramaturgia: Juana Lor, Javier Liñera
Zuzendaritza: Juana Lor
Antzezleak: Yolanda Bustillo, Aitor Guisasola, Amets Ibarra, Karmele Larrínaga, Javier Liñera, Iñaki Urrutia.
POSTDATARIK GABEKO GUTUNAK
LA NUEVA PRODUCCIÓN DE XAKE PRODUKZIOAK
Xake Produkzioak ekoiztetxeak euskarazko ekoizpen berria estreinatuko du maiatzaren 26an Tolosan (Leidor Aretoa): ‘Postdatarik Gabeko Gutunak’. Mikelek 5 urte eman ditu preso, eta ordu bete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordu bete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabetetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du idazleak. Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.
SARRERAK EROSI – POSTDARATIK GABEKO GUTUNAK
MAIATZAK 26 LEIDOR ARETOAK (TOLOSA)
ROSAS TO DANCE
UN HOMENAJE A OBRAS REFERENTE DE LA DANZA
Rosas to dancek ibilbide historikoa egin nahi du maisu lanak diren eta dantza garaikidearen ondare kulturalaren oinarriak ezartzen dituzten pieza eszenikoetatik. Denboran zehar egiten den trazu horri umorea eta azken urteotan LaRutan konpainiak propio bezala lantzen duen lengoaia koreografikoa eman nahi zaizkio.
27 DE MAYO EN LIZEO ANTZOKIA (GERNIKA)
Egileak: Maria Andres, Gabriel Ocina, Ibon Aguirre
Koreografia: Maria Andres, Denis Martinez y otros
Zuzendaritza: Maria Andres