LA SED DEL MINOTAURO
KHEA ZIATER
Khea Ziaterrek bere zortzigarren film eszenikoa sortu du, konpainiaren testurik dibertigarrienetako bat dela agintzen duena. Beste pauso bat arte eszenikoaren eta zinematografikoaren kodeen arteko harremanaren bilaketan.
Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat… Hondoan, biltegi txiki bat eta bainugelako atea. Bezeroak sartu-irtenean dabiltza, maitasunaren bila, eta ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea, arrotza eta etsaia gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaur, egun berezia da. Gauza handiak gertatuko dira.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga
Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Miren Gaztañaga, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. De Jaurégui
ESTREINALDIA OTSAILAREN 2TIK 4RA ARRIAGA ANTZOKIAN (Bilbo)
BIHAR ARTE SOILIK
ERRE PRODUKZIOAK
Otsailaren amaieran, gazteentzako antzerki proposamen baten estreinaldia izango dugu, Erre Produkzioak taldearen “Solo hasta mañana” lanarekin. Harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da, Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe.
Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek.
Zuzendaritza: Gorka Mínguez
Dramaturgia: David Caiña
Antzezleak: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda y Mikale Arizkorreta.
ESTREINALDIA OTSAILAREN 28AN (EUSKARAZ) ETA OTSAILAREN 29AN (GAZTELANIAZ) ARRIAGA ANTZOKIAN (Bilbo)
TXALAPARTA
KUKAI DANTZA
Kukai Dantzaren proposamen berriak “gure munduak nola dantzatzen duen” erakutsi nahi du. Kukai Dantza eta Jesus Rubio Gamoren arteko topaketaren ondoren sortu zen proiektua. Donostiako Victoria Eugenian estreinatu ondoren, Gasteizko Principal Antzokian eta Getxoko Muxikebarrin egingo ditu hurrengo geldialdiak.
Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da… Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da.
Zuzendaritza: Jon Maya Sein
Zuzendaritza artistikoa: Jesús Rubio Gamo y Jon Maya Sein
Antzezleak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sus Enparantza y Urko Mitxelena.
ESTREINALDIA OTSAILAREN 3AN ETA 4AN VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN (Donostia)
SUSTO (PREESTRENO)
CIA MAITE GUEVARA
Cia Maite Guevarak “Susto” aurrestreinatuko du, beldurrak umorearen eta clown-aren unibertsotik aztertzen dituen obra. Lau komediante beldurrezko gaztelu batean egiten dute lan. Ez da ia inor bertaraino iristen. Kontuak ez dira aspaldi ateratzen eta beren bizibidea arrisku bizian dago. Gaur azken aukera izango dute, sekulako ikuskizuna eskaintzeko eta jendea beldurrak hilik uzteko. Agian horrela, berehalako kaleratzea saihestuko dute. Baina dena askoz errazagoa izango litzateke beraiek ez balira beldur gehien dutenak.
Jatorrizko idea: Maite Guevara
Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea y Borja Ruiz
Antzezleak: Txefo Rodríguez, Joseba Uribarri, Haizea Águila y Maite Guevara
AURRESTREINALDIA OTSAILAREN 11n SAN AGUSTIN KULTURGUNEAN (Durango)
HELENAS
LA PACHECA COLLECTIVE
Bea Insa eta Ángel Mirou “Helenas” antzezlanarekin itzuliko dira La Pacheca Collective eskutik. Ironia, intimitatea, tragediatik egunerokotasunera, gure HELENEK borroka egiten dute duintasunaren, justiziaren eta berdintasunaren alde.
Gure oroimenaren kontakizuna poesiaren, performantziaren eta antzerkiaren bidez. Den-denari buruz hitz egiten dugu. Zalantzan jartzen ditugu geure buruak, gogoeta egiten dugu, ezegonkortu egiten gara.
Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Bea Insa
ESTREINALDIA OTSAILAREN 3AN ETA 4AN LA FUNDIZIOAN (Bilbo)
DÍAS ESTUPENDOS
GAZTE KONPAINIA PABELÓN Nº6
Itziar Lazkanok zuzendutako obra berria joan den urtarrilaren 26an estreinatu zen gaztelerazko bertsioan, baina emanaldiek otsailaren 11ra arte jarraituko dute. Oso obra dibertigarria, risoterapia gisa balio duena.
“Udan, nork bere paradisua eraikitzen du, eta kurtsoan zehar egin ezin dituen gauza guztiak egiten ditu, ausartzen ez delako edo astirik ez daukalako. Gainera, denok desiatzen dugu alaitasun eta poztasun hura eguneroko bizitzara eramatea. Udako iheskortasun hura urte osoan iraun arazteko gogo horrek frustrazioa dakar. Frustazio hori antzematen da antzezlanean. Une dramatikoak eta barregarriak tartekatzen dira. Komedia sentsual, lotsagabe eta sentimentala da.”
Egilea: Alfredo Sanzol
Zuzendaritza: Itziar Lazkano
Antzezleak: Gorka Luna, Izar Pizarro, Itxaso Sánchez, Omar Somai, Markel Vázquez, Sofía Zallio
OTSAILAREN 11RA ARTE 6. PABILOIAN (Bilbo)
EL SONIDO OCULTO (GIRA)
TXALO PRODUKZIOAK
Txalo Produkzioak, Tal y Cual Producciones, La Alegría Producciones eta Leona Madre konpanien proposamen eszeniko berria ikusi ahal izango dugu. Juan Carlos Rubiosek zuzendutako bertsio hau beste eszenatoki batzuetan ere ikusi ahal izan zen, baina orain Euskadira iritsi da. Hurrengo emanaldia Ermua Antzokian izango da otsailaren 16an.
Julia Martín idazketa-irakaslea da Salamancako Unibertsitate entzutetsuan. Dostoievskiren liburuen eta Gaztelako negu hotzaren artean Hugo Barroso ezagutuko du, bere eleberrirako inspirazio bila bisitatuko duen ikasle misteriotsu bat. Paradoxikoki, Hugo izango da Julia inspiratuko duena, ia bete ezin den mesede bat eskatzeko irakasleak. Bakoitzak bere istorioaren zama darama: misterioa da nola bukatzen den.
Egilea: Adam Rapp
Bertsioa eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
Antzezleak: Toni Acosta y Omar Ayuso
HURRENGO EMANALDIA: OTSAILAK 16, ERMUA ANTZOKIAN