1. Cinco Golondrinas – Gazte Konpainia Pabellón Nº6

Zergatik konformatu beharko ginateke arrastaka bizitzearekin, hegan egiteko gogoa sentitzen badugu?” Hellen Keller.
Pabellón Nº6 Gazte Konpainia agertokietara itzulktzen da Rakel R. R-ek (Arymux) zuzendutako obra inklusibo batekin. Ikuskizuna martxoaren 21etik apirilaren 6ra bitartean egongo da kartelean 9 emanalditan.
Enarek egin ohi duten bezala, geuk ere geure hegaldiak partekatzeko beharra dugu. Hegaldi edo bidai horretatik itzultzerakoan jasoko gaituen etxe bat. Etxe hori, bost zentzumenak dira,… edo hauen gabezia.
Estreinaldia martxoaren 21ean Bilbon,, Pabellón Nº6-an.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Rakel R. R. (Arymux).
Antzezleak: Nerea Sanz, Nora Urdanpilleta, Markel Urrestarazu, Pino de Pablos, Aritz Castillo.
2. Mi deuda (estreno en castellano) – Hika Teatroa

Max 2025 sarietan 6 hautagaitza jaso ondoren, Hika Teatroak “Mi deuda” gaztelaniazko bertsioa estreinatuko du. Dramaturgia berrien aldeko apustua; etengabe ikuslegoaren pertzepzioarekin jolasen da, elementuak, pertsonaiak, ekintza, denbora, eta espazioa desitxuratuz.
Maitasunaz eta zainketaz modu lotsagabe bezain arinean hitz egiten duen kontakizun intimoa da, ederra eta ausarta.
Estreinaldia 19an Donostin, Intxaurrondon (dFeria).
Dramaturgia eta Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga
Antzezleak: Vito Rogado/Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran
3. Kristalezko Zooa – Teatro Arriaga Antzokia

Natalia Menéndezen eszena-zuzendaritzapean (berak ere moldatuta), Arriaga Antzokiak haren hurrengo antzerki-proiektuari ekin dio. Ameriketako hogeita hamarreko hamarkadaz hitz egingo duen muntaia bat sortu nahi du proposamenak. Konbentzionalismoetatik ihes egin nahi du, eta Tennessee Williamsek nahi zuenetik hurbil dagoen askatasunerantz jo, gaur egun guk ulertzen dugun askatasunerantz. Leku horretatik hobeto egin ahal izango diogu aurre proposatzen duen errealitate poetikoari, eta bizitasun eta sakontasun handiagoz adierazi lan horrek eskaintzen duen guztia, edo, behintzat, horretan saiatu.
Estreinaldia martxoaren 21ean Bilbon, Arriaga Antzokian
Adaptazioa eta zuzendaritza: Natalia Menéndez.
Antzezleak: Mikel Losada, Ione Irazabal, Miren Gaztañaga, Arnatz Puertas.
4. RedNudes (estreno en euskera) – Pikor Teatro

RedNUDES Pikor Teatroren antzerki ikuskizun bat da, eta hezkuntzako profesionalek eta nerabeek eurek sexualitatearen inguruan identifikatutako egungo zenbait arazo lantzen ditu ikuspegi desberdinetatik. Gainera, genero ikuspegitik hitz egiten da sortzen ari diren zenbait gairi buruz, hala nola sexu indarkeria digitalez.
Estreinaldia 17an Donostin, Intxaurrondon (dFeria).
Dramaturgia: Xus de la Cruz
Zuzendaritza: Miguel Olmeda Freire
Antzezleak: Nerea Lizarralde, Ander Chamorro, Nagore Andrés, Gontzal Royuela
5. OTS – Haatik Dantza Konpainia

Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan “idazteko” modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Martxoaren 8an estreinatuko da Donostian, Gasteszenan.
Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
Koreografia: Jone San Martín, Haatik
Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
6. ¿Sabes que las flores de plástico nunca han vivido, verdad? – Tanttaka Teatroa (estreno en Euskadi)

Madrilen estreinatu eta euskaraz estreinatu ondoren, Tanttaka Teatroak beren ekoizpen berria estreinatuko du Euskadin. Endredoz eta gezurrez betetako komedia tragikoa, hain tragikoa, ezen barre egitea besterik ez baita geratzen. Bizitzaren zailtasunei eta bere irteerei buruz hitz egiteko komedia.
Estreinaldia martxoaren 18an Donostia Antzoki Zaharrean (dFeria)
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Antzezleak: Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia / Candela Solé, Telmo Irureta
7. Concierto para un cuerpo – Almudena Pérez

Almudena Pérezek martxoaren 15ean estreinatuko du bere lan berria, Dantza Gauaren barruan. Mugimenduaren musikaltasuna, eta, zehatzago, haren erritmoa, arakatzeko nahitik sortu da lana, Rudolf von Laban koreografoaren Mugimenduaren Analisirako Teoriaren ikuspegitik. Erritmoa protagonista duen koreografia musikal bat planteatzen du piezak, non bi gorputz mugitzen diren, arnasa hartzen duten, bakar bat bezala ibiltzen diren Matteis, Von Biber, Telemann eta Bachen lanetan zehar. Concierto para un cuerpo piezak sorkuntza koreografikoa eta interpretazio historikoa uztartzen ditu, dantzak eta musikak elkarrekiko eragina duten elkarrizketa batean.
Martxoaren 15ean estreinaldia Barakaldon, Barakaldo Antzokian
Idea eta zuzendaritza: Almudena Pérez
Sorkuntza eta antzezleak: Almudena Pérez (dantza), Marta Ramírez (violín barroco)
8. Hitzaurrea – Piszifaktoria Ideien Laborategia
![]()
“Inoiz pentsatu al duzu nolakoa izango den etorkizuna? Are etorkizunik izango ote den? Guk ere bai. Baina, zuk bezala, guk ere ez daukagu erantzun argirik.
Horregatik, soinu-esperientzia digital hau ez da etorkizunari buruzkoa. Edo, beharbada, bai. Gaurko urratsek sortuko dituztelako biharko bide berriak.
Loraldiaren Sormen Digitala Bekaren irabazlea den proiektuaren estreinaldia da. Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatzen digute kaleetan barna. Alondegiko Atriotik abiatuko gara eta norbera telefono mugikorra eta aurikularrak erabiliz, istorio baten barnean murgiduko da. Gure erabakien arabera, alde batetik edo bestera joango den istorioa.
Martxoaren 10ean estreinaldia Bilbon, Azkuna Zentroa
9. Filtro (estreno en Euskadi) – La Dramática Errante & Sala Verdi

Antzezlan dokumental bat da, askotariko materialak erreferentziatzat hartuta egina: ordezkarien ganberako transkripzioa, epaiketako zatiak, liburuak, ikus-entzunezko material dokumentala, egunkariak eta aldizkariak, elkarrizketak, etab.
Antzezlanak 1994an Montevideon gertatutakoa du oinarri. ETAko kide izateaz akusatutako euskal herritarren estradizioak manifestazio jendetsu bat eta polizia-zapalketa bortitza eragin zituen, eta Filtro ospitaleko gertakariak gisa da ezaguna. Gertakari historikoa gogoratzea ez ezik, besteak beste asilo politikoaz, justiziaz eta nazioarteko elkartasunaz gogoeta egitea du helburu.
Estreinaldia Euskadin martxoaren 20an Donostian, Antzoki Zaharrea
Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya
Antzezleak: Marcos Valls, Luis Pazos, Agustín Urrutia, Camila Parard
10. Blanco Furioso – Dantzerti

Blanco furioso La Intrusa taldeak Dantzertirako (Euskadiko arte dramatiko eta dantzako goi-mailako eskola) egindako lan bat da. Prozesu koreografiko baten emaitza da, dantza-sorkuntzan eta talde-lanean oinarritua, dantzako 4. mailako ikasleek eta La Intrusa konpainiak hartu dute parte.
Estreinaldia martxoaren 20an Barakaldo Antzokian
Zuzendaritza eta koreografia: Virginia García, Damián Muñoz
Dantzariak: Sasha Arratibel, Maddi Eraso, Nerea González, Garazi Labaka, Carolina Prieto
11. Amama: Irrifarrearen Ondarea – eidabe

Amama: Irrifarreen Ondarea antzezlan bat baino gehiago da; gure amonek oparitzen diguten jakituriari, pazientziari eta maitasunari egindako omenaldia da, gure oraina argitzen eta etorkizuna gidatzen duen irribarre-ondarea utziz. Amonen esperientziek eta jakituriak belaunaldi gazteenen bizitza aberastu dezaketela erakutsiko dugu.
Estreinaldia martxoaren 2an Bilbon, Pabellón Nº6ean
Sorkuntza eta zuzendaritza: Ugaitz Alegria
Antzezleak: Nagore Gonzalez eta Idoia Tapia
