EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON I Tentazio Produkzioak
ESTREINALDIA: URTARRILAK 10 ARRIAGA ANTZOKIAN (Bilbo)
Besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko? Bilboko Arriaga Antzokiak ‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’ lanaren euskarazko bertsioa hartuko du urtarrilaren 10ean, eta urtarrilaren 11n gaztelaniaz gozatu ahal izango da.
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.
EGILEA I Markos Goikolea
ZZUENDARITZA I Mireia Gabilondo
ANTZEZLEAK I Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia
HOBE IXILIK! I Txalo Produkzioak
ESTREINALDIA: URTARRILAK 13 HONDARRIBIAN
TXALO PRODUKZIOAK ekoizpen berria estreinatuko du Itziar Ituño eta Ramon Agirrerekin. Estreinaldia euskaraz izango da urtarrilaren 13an Hondarribian.
Bata zein bestea… Biak ala biak… Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak; “Ez zenuen zertan esan!
Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean.
Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita.
Me Too… Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago,
baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu.
Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz?
Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den
guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin.
Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino
eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.
EGILEA I Salomé Lelouch
ZUZENDARITZA I Begoña Bilbao
ANTZEZLEAK I Itziar Ituño y Asier Hernandez
YARIN I BBK Aretoa, Flamenkoaren Sevillako Bienalarekin batera ekoitzia
ESTREINALDIA: URTARRILAK 14 BBK ARETOAN (Bilbao)
BBK ARETOAk beste ekoizpen bat ekoitzi du; ‘Yarin’. YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.
Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna… Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.
IDEIA ORIGINALA ETA KOREOGRAFIA I Jon Maya & Andrés Marín
DANTZARIAK I Jon Maya & Andrés Marín
AHOTSA ETA PERKUSIOA I Julen Achiary
TOTO I Hika Teatroa
ESTREINALDIA: URTARRILAK 15 GEZALA AUDITORIUMEAN (Lezo)
HIKA TEATROAK txakur guztientzat egokia den komedia berria estreinatuko du 2023ko urtarrilaren 15ean Gezala Auditoriumean (Lezo), Mafalda Bellidoren CHUCHO antzerki testuaren egokitzapena euskarara
Maik eta Joseluk, TOTO txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. TOTO, komedia olinpikoa da. TOTOk belaunaldiz belaunaldi iraun duen sagastien adina dauka edota txakurkume batena ere bai. TOTOK maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har, eta bere magnitude kosmiko osoan. Joselu, Mai eta Toto, oraintxe bertan, gizateriaren eta animaltasunaren artean daude.
EGILEA I Mafalda Bellido
ZUZENDARITZA I Agurtzane Intxaurraga
ANTZEZLEAK I Miren Gojenola y Asier Hernandez
QELONIA I Teatro Gorakada
ESTREINALDIA: URTARRILAK 22 ARRIOLA ANTZOKIAN (Arriola)
TEATRO GORAKADAk prest du (ia) bere familia ikuskizun berria. Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objetuen antzerkiaren bidez. Abesti itxurako istorio bat da Qelonia, adiskidetasunari eta biziraupeari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean.
ARRAINAK BIHOTZEAN I Mar Mar Teatro
ESTREINALDIA: URTARRILAK 27 BERRIZKO KULTUR ETXEAN (Berriz)
Martinak beldurrari aurre egingo dio MAR MAR TEATROren bigarren ekoizpenean, ‘Arrainak Bihotzean ‘. Gainera, bira luzea izango du datorren urtean (urtarrilaren 28an; Galdakaon, urtarrilaren 29an; Andoainen, otsailaren 3an; Lezon…)
Martina zain dago eta beldur da. Aita noiz etorriko zain dago. Eta beldur da. Kainabera hartu eta portura hurbilduko da aitaren itsasontzia noiz etorriko. Orduan zerbaitek tenk egingo dio bere kainaberari eta ezin izango dio eutsi ez kainabera ezta beldurrari ere. Horrela bada bidaia bat hasiko du itsas hondoan, aita aurkitu asmoz hasten den bidaia bat, horretarako arrainen eta beldurraren hizkuntza ikasi behar badu ere.
IDEIA ORIGINALA y POEMAK I Leire Bilbao
ZUZENDARITZA I Getari Etxegarai
ANTZEZLEAK I Irene Hernando, Aritza Rodriguez eta Maitane Serrano
LA DIVINA TRAGEDIA I Gazte Konpainia Pabellón Nº6
ESTREINALDIA: URTARRILAK 27 PABELLÓN Nº6-EAN (Bilbao)
Merezi du talentu berria aurkitzea. Ia 100 aktoreren entzunaldiaren ondoren, P6 GAZTE KONPAINIAk bere hurrengo ekoizpena prestatzen ari da, ‘La Divina Tragedia’.
EGILEA I Tomás Afán
ZUZENDARITZA I Saioa Iribarren
ANTZEZLEAK I Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty, Aitzol Villaroz, Luix Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Silvia Larrauri.
FOREVER I Kulunka Teatroa
ESTRENO EL 28 DE ENERO EN TEATRO ARRIAGA (Bilbao)
KULUNKA TEATROAren maskara antzerkia bueltan da. ‘André eta Doriné’ eta ‘eta `Solitudes’ bikainen ondoren, berriz ere hunkituko gara ‘Forever’ ikuskizunarekin, familia batean gertatzen den istorio bat kontatu nahi duen hitzik gabeko ikuskizuna. Elkar izugarri maite duen bikote heterosexual batek maitasun horren emaitza den seme/alaba bat izateko gogo bizia du. Umea izateko zailtasunez betetako prozesu luze baten ondoren, eta horrek eragindako min, frustrazio eta akiduraren ondoren, azkenean haurdun geratzea lortuko dute. Bidean izandako oztopoen ondorioz, altxorra balitz bezala babestuko dute umea. Eta hura hainbeste babestuz, babesik gabe utziko dute. Berarentzat onena nahi izanda, bizitzatik babesteko tresnarik gabe utziko dute. Eta bizitzak min emango dio.
EGILEAK I Iñaki Rikarte, José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
ZUZENDARITZA I Iñaki Rikarte
ANTZEZLEAK I José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
- EKOIZPEN BAT ESTREINATZEN BADUZU ETA ZERRENDAN EZ BAZAUDE, IDATZ IEZAGUZU info@eskena.org HELBIDERA.