AsinSound, Bidebitarte Kopoperatiba eta Ados Teatroaren ekoizpena aurkezten dute ‘Una mochila, una vida’ (Derechos humanos a escena 2021) otsailaren 25ean eta 26an Gayarre Antzokian (Iruñea).
Funtzioa bakarrik dauden adingabe atzerritarrekin (menas deiturikoak, zoritxarrez) egindako lanaren sormen-prozesuaren emaitza da. Ikus-entzunezko eduki handia eta zuzeneko musika dituen lanak kultura eta diziplina artistikoen nahasketa du oinarri.
Gainera, bi aukera berri izango ditugu otsailaren 28an Atarrabiako Kultur Etxean eta martxoaren 5ean Ansoain Antzokian.
“Derechos Humanos a Escena” ekimenak Arte Eszenikoen erabilera planteatzen du 2016az geroztik gizartea eraldatzeko tresna gisa, bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin zuzenean lan eginez eta giza eskubideen inguruko hausnarketa-prozesu bat irekiz.
Garbi Losadak (Ados Teatroa) zuzendu du ikuskizuna, eta Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak egin dute gidoia. Yassin Adriwch Hicham Amhouch, Iñaki Antolín, Ahmed Mahier, Aoulou Abdul Bah, Mohamed, Ben Hammom, Ayoub Boumahdi, Abdellah Choudaoudi, Mohamed Drammeh, Hicham Hoasuk El Malky, Amaia Esparza, Micham Hakabal aktoreek osatzen dute ‘Una mochila, una vida’ ikuskizuna.








