ANDEREÑOA
ANITA MARAVILLAS
Anita Maravillas bueltan da bere zazpigarren muntaiarekin, “Andereñoa”, haur eta familientzako txotxongilo ikuskizuna, irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontatzen duena, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskola. Istorio honen bidez, maistra ausart haien hitzak bidaiatzen dituzte, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza hori saiatzea dela.
2023ko URRIAREN 7an ESTREINALDIA ZORNOTZA ARETOAN
ZUZENDARITZA: IVÁN ALONSO
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: ION CHAVEZ
ANTZEZLEAK: MAREN BASTERRETXEA, VALENTINA RAPOSO
PRODUKZIOAK: ANITA MARAVILLAS
FESTEN
TEATRO ARRIAGA
Bilboko Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria gogor ari da zapaltzen, berriro ere Maria Goiricelayarekin. 1998an, iraultza eragin zuen zineman Thomas Vinterbergek, Festen (Ospakizuna) filma eginda. Ikuslea jarlekuari josita utzi zuen Dogma 95 izeneko mugimendu berriarekin, eta, batez ere, hipokrisiaz, intzestuz eta sexu-abusuz jositako familia baten istorio aztoragarri eta basati honekin. Antzezlan hau filmaren egokitzapen bat da, goi-klasearen gizarte-harremanetan eta familietan nagusitzen den hipokrisiari buruzko tratatu zorigaiztokoa; kolpe bat gure kontzientziari.
EUSKARAZKO ESTREINALDIA URRIAREN 6TIK 8RA ARRIAGA ANTZOKIAN
TESTUA: THOMAS VINTERBERG
MOLDAKETA: LUCÍA ASTIGARRAGA Y MARÍA GOIRICELAYA
ZUZENDARITZA: MARÍA GOIRICELAYA
ANTZEZLEAK:
Egoitz Sánchez, Mikel Martínez, Lander Otaola, Ane Pikaza, Ione Irazabal, Nagore González, Olatz Ganboa, Aitor Borobia, Kepa Errasti eta Loli Astoreka. (EUS)
Aitor Borobia, Alfonso Torregrosa, Lander Otaola, Sandra Ferrús, Ione Irazábal, Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Egoitz Sánchez, Mikel Martínez eta Loli Astoreka. (ES)
PRODUKZIOA: TEATRO ARRIAGA
GIZA
KUKAI DANTZA
Eskuek osatzen duten bideetatik, gizatasunaren balioetatik… ekin diote Kukai Dantzak eta Martin Harriaguek kolaborazio honi. Giza Eskubideen Deklarazioaren 75. urtemugaren karietara, 15 minutuko pieza laburra osatu dute, Maite Larbururen parte-hartze bereziarekin. Eskuz esku, elkartasunez eraikitako bide baten gisa marrazten dute Giza. Gizatasunerako dei bat, eskubide unibertsalen aldarri bat.
URRIAREN 21EAN ESTREINALDIA OKENDO PLAZAN, DONOSTIAN
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: JON MAYA SEIN
KOREOGRAFIA: MARTIN HARRIAGUE
DANTZARIAK: ALAIN MAYA, IBON HUARTE, IZAR AIZPURU, NEREA VESGA, URKO MITXELENA
ABESTILARIA: MAITE LARBURU
PRODUKZIOA: KUKAI DANTZA / DOLTZA OAR-ARTETA
NANCY GRACE ROMAN
NEXO TEATRO
Nancy Grace Roman astronomo handiari eskainitako lana aurkeztuko digu Eguzki Zubiak. Bizitzaren amaieran aurkeztuko digu Nancy, bere desioez eta lorpenez hitz egiten eta ikusleari gonbita egiten, izarrak eta unibertsoaren dimentsioa ezagutu ditzan. Nancy Grace Roman aitzindaria izan zen bere garaian. Historian zehar beste emakume asko bezalaxe. NASAren emakumezko lehen zuzendaria izan zen, garrantzi handiko figura zientziaren munduan, eta ia bete-betean gizonei gordetako mundu batean jardun zen.
ESTREINALDIA URRIAREN 24 ETA 25EAN ARRIAGA ANTZOKIAN, BILBON
TESTUA ETA ZUZENDARITZA: RICARDO PADILLA
ANTZEZLEAK: EGUZKI ZUBIA
PRODUKZIOA: NEXO TEATRO
EL NOVIO DE ESPAÑA
TXALO PRODUKZIOAK
Txalo Produkzioak, Olympia Metropolitana eta Pentacion Espectáculos taldeek “En Tierra Extraña” antzerkiaren historia jarraitzen dute “El novio de España” ikuskizunarekin. 1952. Luis Mariano Madrilen dago Violetas imperiales filmatzen. Carmen Sevilla eta bera adiskide minak dira, baina, abeslariaren orientazio sexuala dela eta, badakite ezin direla maitaleak izan. Hala ere, Luisek, zurrumurruak isilarazteko, ezkontzeko eskatzen dio antzezleari. Carmenek ez du ulertzen Luisen bizitza “heterosexualizatzeko” grina. Bada, tenorrak badu arrazoi sendoa: gurasoek, Gerra Zibilaren hasieran erbesteratuak, Espainiara itzuli nahi dute. Hark Francori baimena eskatu nahi dio eta, horretarako, benetako izateari uko egiteko prest dago. Carmenek ez du hitzarmenezko ezkontza bat nahi, baina lagunduko diola zin egiten dio. Uztailaren 18an Francok festa tradizionala ospatuko du La Granja hirian. Ez al da aukera ezin hobea Luisek bere helburua lor dezan?
ESTREINALDIA EUSKADIN URRIAREN 27AN KZ IRUNEN
EGILEA ETA ZUZENDARITZA: JUAN CARLOS RUBIO
ZUZENDARI MUSIKALA ETA KONPOSITOREA: JULIO AWAD
ANTZEZLEAK: CHRISTIAN ESCUDERO, DÍDAC FLORES, CARMEN RAIGĆON, MARTA VALVERDE
PRODUKZIOA: TXALO PRODUKZIOAK, OLYMPIA METROPOLITANA, PENTACIÓN ESPECTÁCULOS
BIDAIA
HIKA TEATROA
BIDAIA. Oratoria garaikidea, bizitzarekiko jakinmin eutsiezinak eragindako barne bizi bidaia. Alemania eta Euskal herriko diziplina anitzeko 12 artista oholtzan. Marcus Englert musikari eta konpositore alemaniarrak 2021eko urtarrilean Itziar Ituño euskal aktorea gonbidatzen du EL VIAJE / DIE REISE kantua abestera. Hau ta gero, Marcus Englert-ek abentura handiago batean murgiltzeko bulkada sentitu eta Euskal Herria eta Alemaniaren arteko BIDIA eszenikoa irudikatuko du. Alemaniako musikariez gain, Itziar Ituño bera gonbidatzen du lehenik parte hartzera proiektuan.
ESTREINALDIA EUSKADIN AZAROAREN 4AN GASTEIZKO PRINCIPAL ANTZOKIAN
ZUZENDARI MUSIKALA: MARCUS ENGLERT
ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA: AGURTZANE INTXAURRAGA
ANTZEZLEAK: ITZIAR ITUÑO, MARCUS ENGLERT, DOMINIK ENGLERT, JONAS SCHMID, ALLOS QUARTET, DANGILISKE, AMAIA ELIZARAN, ENEKO GIL/GORKA DURÁN
PRODUKZIOA: HIKA TEATROA
MACHOS EN FLOR
PABELLÓN Nº6
Pabellón Nº6 ere erabateko estreinaldiarekin estreinatuko du bere denboraldia: “Machos en Flor” Bilboko Arriaga Antzokian. Errealitatetik abiatuko gara. Eta hobeak izan nahi duten gizonengan jarriko dugu arreta. Obra honetako pertsonaiak GIZONEN ZIRKULU batekoak dira. Estatu osoko hirietan banatuta, patriarkatuaren aginduetatik ihesi berdintasuna nahi duten gizonen elkarte egonkorrak dira zirkulu horiek. Gogoeta egiteko, beren burua kritikatzeko eta laguntza-talde bihurtzeko biltzen dira, nahi duten eraldaketa kultural feminista lortzearren. Ez dira nabarmentzen. Nahiago dute isiltasuna. Zaratarik gabeko aldaketa. Elkartu, hitz egin, barre eta negar egiten dute. Eta guk ere bai, haiekin.
AZAROAREN 9AN ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN, BILBON
TESTUA ETA ZUZENDARITZA: FELIPE LOZA
ANTZEZLEAK: JOSU ANGULO, KEPA ALESSO, QUIQUE GAGO, GORKA MARTÍN, DIEGO PÉREZ, YERAY VÁZQUEZ.
PRODUKZIOA: PABELLÓN Nº6
KUTXARTEAN
TEATRO PARAÍSO
Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, eszena Teatro Paraiso Antzerkiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu.
AZAROAREN 12AN ESTREINALDIA GASTEIZKO PRINCIPAL ANTZOKIAN
EGILEA: ROSA A. GARCÍA
ANTZEZLEAK: XABIER FLAMARIQUE, XABIER ARTIEDA, ARITZ BENGOA
PRODUKZIOA: TEATRO PARAÍSO
KORTXOAREN DILEMA
TARTEAN TEATROA
Etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joku teatral dibertigarria proposatzen du Tartean Teatroak. Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko.
AZAROAREN 15-16an ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN, BILBON
EGILEA: PATXO TELLERÍA
ZUZENDARITZA: MIREIA GABILONDO
ANTZEZLEAK: PATXO TELLERÍA, MIKEL MARTÍNEZ
TIERRA DE NADIE
EVA GUERRERO
Denboraldiko lehen proposamen eszenikoetan ere badago dantzarako tarte bat. Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.
AZAROAREN 26AN ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN, BILBON
ZUZENDARITZA ETA TESTUAK: EVA GUERRERO
KOREOGRAFÓIA ETA DANTZARIAK: EVA GUERRERO, GARAZI LOPEZ DE ARMENTIA
PRODUCCIÓN: JEMIMA CANO
EL COLOR DE LA LECHE
TANTTAKA TEATROA
Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten. Maryk, 1830eko Ingalaterrako landetxe batean familiarekin bizi den hamabost urteko neska batek, esnearen koloreko ilea du. Gainera, hanka batean akats fisiko batez jaio zen. Hala ere, zigor familiarrari iskin egitea lortu du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan, irakurtzen eta idazten ikasteko aukera du, liburuetan «marra beltz pila bat» ikusteari uzteko aukera. Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela konturatzen da; hori dela eta, bere istorioa kontatzeko ahalmena besterik ez zaio geratzen Maryri.
ABENDUAREN 3-6an ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN, BILBON
ZUZENDARITZA: FERNANDO BERNUÉS
EGILEA: NELL LEYSHON
ANTZEZLEAK: JOSEBA APAOLAZA, MIREN ARRIETA, MIREIA GABILONDO, AITZIBER GARMENDIA, JON OLIVARES, JOSÉ RAMÓN SOROIZ
PRODUKZIOA: TANTTAKA TEATROA
BO JAUNA
MARIE DE JONGH
“Bo Jauna” Marie De Jongh-en hurrengo ekoizpena izango da 3-9 urte bitarteko ikusleentzat. 2022an helduentzako lehen ikuskizuna (“Ama”) eta 2023an dantza ikuskizun familiar bat (“Esna”) egin ondoren, konpainia bere sustraietara itzultzen da. Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…
ABENDUAREN 29AN ESTREINALDIA KULTUR LEIOAN
EGILEA ETA ZUZENDARITZA: JOKIN OREGI
PRODUKZIOA: MARIE DE JONGH