- Semea pixka bat motelago dabil soilik – Tanttaka Teatroa / Mi hijo sólo camina un poco más lento – Tanttaka Teatroa – Estreinaldia urtarrilaren 15ean Arriaga Antzokian (Bilbo)
Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar “disidente” bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia “akastunak” (gaur “disfuntzional” deituko genioke) festa bat prestatu dio. Hori izango da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, gaixotasuna…
2. Sexberdinak – Tanttaka Teatroa – Estreinaldia urtarrilaren 21ean Lonbo Aretoan (Arrigorriaga)
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.
3. Lehendakari Gaia / El Candidato – Txalo Produkzioak – Estreinaldia urtarrilaren 27an Donostiako Antzoki Zaharrean (Antzoki Zaharra)
Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?
4. El Rey Tuerto – Tanttaka Teatroa – Estreinaldia urtarrilaren 28an Gayarre Antzokian (Iruña)
Zer gertatuko litzateke istiluen kontrako polizia bat bere indarkeriaren biktima batekin topatuko balitz beste testuinguru batean, manifestazioaren kaosetik urrun, lagunen arteko afari batean, esate baterako? Gau-jaiak ez du itxura onik, kontrakoa baizik, baina nork daki, batzuetan pertsonak harrigarriak dira.
5. La Tarara / Tarara – Hika Teatroa – Estreinaldia urtarrilaren 28an Arriaga Antzokian (Bilbo)
SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.
6. Una historia de amor – Una coproducción de Tanttaka Teatroa, Producciones Teatrales Contemporáneas, ACME, Gosua, Teatro Picadero, Iria Producciones y T4 – Del 26 de enero de 2022 al 3 de abril de 2022 –
Katia e Inés se enamoran, es un amor de cuento de hadas. Inés quiere tener un hijo. Katia, a la que la vida le ha hecho demasiado daño, finalmente acepta que ambas prueben la inseminación artificial. Katia se queda embarazada, pero unos días antes del nacimiento de su hija, Inés desaparece… Doce años después, Katia enferma gravemente y descubre que le queda poco tiempo de vida.
7. Ama – Marie de Jongh – Estreinaldoa otsailaren 26an Barakaldo Antzokian (Barakaldo)
AMAk pertsona hauskor eta ikarati batzuen berezko indarra du hizpide. Goretsi nahiko luke zaintzaren baitan dagoen edertasun epikoa. Guraso zaharren zaintza, apurka-apurka hiltzen doazen horiek, hil ahala gure bizitza zati bat ere haiekin eramaten dutelarik.
8. Alderray – Tartean Teatroa – Estreinaldia martxoaren 9an eta 10ean Arriaga Antzokian
ALDERRAY pertsonaien ehiztaria da. Eta istorio kontalaria. Eta eskale erraria dela uste baduzu ez zara oso oker ibiliko ere. Bere ofizioa maite du eta bere arauak errespetatzen ditu. Ez du pertsonaiarik asmatzen, kontatzen duen guztia benetan gertatu da, hiri honetan eta gaur egun. Ez da fikziozalea.
9. Hegoak (Alas) – Kulunka Teatroa · Estreinaldia Victoria Eugenia Antzokiaren Club Aretoan, martxoaren 14an (dFeria 2022)
Garbiñe Insausti, kantari eta aktorea, eta Iñaki Salvador pianojole ezaguna batu dira oraingoan HEGOAK kontzertua eskaintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izango da. Hegazti errarien moduan, hegoak izango ditugu lagun, beste leku, hizkuntza eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Eta baita hegoak ere, sorterrira bueltatu eta bertakoak, hemengoak, gogoratu eta maitatzeko. Laboa edo Imanolen eskutik ezagunak egin diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brell, edo Kurt Weill bezelako artista haundien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar.
10. Quo – Dantzaz · Martxoaren 17an Egia K.En estreinaldia (dFeria 2022)
Ba al da lekurik dantzarentzat? Dantzazen programa berria da Quo, hiru pieza koreografikok osatua, eta denentzako leku horren bila dabil, pandemiaren ondoren elkarrekin bat egiteko.
11. ‘Aporofobia STOP‘ – Ados Teatroa (Derechos Humanos a Escena 2022) · 2022ko martxoaren 13ko estreinaldia Atarrabiako Kultur Etxeko Antzokian
Aporofobia STOP’ (Derechos Humanos a Escena 2022) es un ESPECTÁCULO INTERDISCIPLINAR, resultado de un proceso creativo en el que trabajamos directamente con personas en situación de vulnerabilidad económica o sinhogarismo, y en concreto con usuarios y usuarias del comedor solidario Paris 365.
12. ‘Oceanía’ -Una coproducción de Teatro Español, Carhip5 S.L., Traspasos Kultur S.L. y COART+E – Del 31 de marzo al 3 de abril en Naves del Español
Oceanía es el recuerdo de una vida apasionante. Es el retrato de un país y de una época. Es la mirada otoñal de un hombre excepcional que un buen día sintió la necesidad de poner negro sobre blanco la historia de su vida. Cientos de páginas en las que plasmó sin pudor una realidad tamizada por el velo del recuerdo: su infancia privilegiada, la dolorosa ruina de su familia, el nacimiento de su eterno amor por el cine, el descubrimiento del amor, el desgarro del desamor, el compromiso político, el odio al padre, la reconciliación a través de la compasión. Y el germen del teatro, su verdadera pasión que le acompañó hasta sus últimos días.