Ongi etorri Eskenakariakera!
Hemen gure elkartearen jarduerarik garrantzitsuena partekatu nahi dugu zuokin, Eskenako bazkideekin. Udako etenaldiaren ondoren, bi hilean behin jasoko duzue, eta orduan formatu egokia izango dugu zuek informazioa ahalik eta modu eroso eta erakargarrienean eskuratzeko. Presazko arrazoiak direla medio, orain 0 zenbaki hau bidaltzen dizuegu, gaztelaniazko Beta bertsioa, datorren asanbladarako.
Eskenakariak izango da gure harresia, eta bertan gaurkotasunaren oinarrizko txosten bat eskegiko dugu, albiste laburren, aipamenen, artikuluen, bideoen eta oinarrizko agendaren bidez.
Zehazkiago, zenbaki honetan honako hauek bidaltzen dizkizuegu:
– “EAEko jarduera eszeniko profesionalerako testuinguru emankor bat” dokumentua, hastear den legegintzaldiko Legebiltzarreko eta Eusko Jaurlaritzako indarrei aurkezteko oinarri izango dena. Dokumentu hori ekainaren 5ean Bilbon, Harrobiako gure egoitzan, egingo den Batzar Nagusian onartu beharko da.
– Harrobiatik, deialdi bi: Trantsizioak, aurtengo berrikuntza garrantzitsuekin, eta azaroan ospatuko den Eszenabide, Proiektu Eszenikoen Erakusleihoa, seigarren edizio honetan egitasmoa finkatzen jarraitzen duena.
– Honekin batera doakizue, halaber, 2024ko Ipar Eszenako Bidean parte hartzeko deialdiaren ebazpena. Bertan, Panta Rhei, Marie de Jongh eta K Producciones/Tanttaka hautatuak izan dira.
Elkarte honen inguruan hitz egiten, partekatzen eta partaide aktiboa izaten lagunduko digula espero dugu. Izan ere, elkartekideok sortzeko dugun grina ospatzen dugu, eta gure enpresen erronkei aurre egiteko indartsuago egiten gara.