Eskenak bere webgune berria aurkeztu du. Sartu eta nabigatu; egin klik eta zoaz antzerkiko profesionalei eta zaleei eskainitako webgune honen bazter guztietara. Eskenak zerbitzu globala eskaini nahi du, jende ororentzat. Webgunea, nolanahi ere, sektoreko profesionalei zein arte eszenikoen zaleei zuzenduta dago.
Webgune berri honetan, oso informazio baliagarria aurkituko duzu:
- Euskal antzokietako antzerki-estreinaldi guztiei buruzko informazio zehatza.
- “El último apuntador” izeneko irrati-programako podcasten zuzeneko eskuragarritasuna.
- Ikus-entzunezko artxibo handia; klik batekin antzerki-obren, elkarrizketen eta abarren bideoak ikus daitezke.
- Euskadiko arte eszenikoen sektorean gertatzen den guztiari buruzko albisteak.
- Antzerkiko profesionalentzako atal bereziak: intereseko argitalpenak, diru-laguntzei buruzko informazioa, eta antzokiak, jaialdiak, Eskenarekin elkartutako konpainiak eta sektore eszenikoari lotutako hainbat erakunde biltzen dituen direktorio bat.
Informazio-uholde horretaz gain, familia handi bateko kide izateko aukera eskaintzen dizu Eskenak. Eskena Euskadiko produkzio eszenikoko elkarterik handiena da. 20 antzerki-konpainiak baino gehiagok jarri dute konfiantza Eskenan, komunikazioan eta zeregin administratiboetan aholkularitza jasotzeko.
Eskenak beren proiektu eszenikoak garatzen laguntzen die euskal antzerki-konpainiei, bai aholkularitzari, bai materialaren eta entseatzeko guneen alokairuari dagokionez.
Proiektu handi honen parte izan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan horretarako dugun atalean sartuta, eta bidali e-mail bat info@eskena.org helbidera edota deitu 946 73 35 18 telefono-zenbakira.