Erre Produkzioak bilbotar kulturari (Marijaia, Athletic, San Blas…) dagokion guztiari omenaldia egin nahi dio ikuskizun berri batean: ‘De Bilbao, ¡ahí va la ostia!’. Tomas Ondarraren izen bereko liburuan oinarrituta, Yeyo Bayeyok eta Gorka Minguezek Bilboko idiosinkrasiaren berezitasun guztiak jorratuko dituzte urtarrilaren 30ean Euskalduna Jauregian, 19:00etan. Sarrerak %75 baino gehiago agortu dira, baina azken sarrerak erosteko aukera dago oraindik.
Bilboko ohitura eta tradizioak zeharkatuko dituen ikuskizunak gure buruaz barre egitea du helburu, bilboko kantu eta bitxikerien bidez. Gainera, ezin falta daitezke ‘El Botxo’ko pertsonaiarik maitatuenak eta ezagunenak; Marijaia, la loca de Arrikibar, Tonetti – badakigu pailazo ospetsua Kantabrian jaio zela, baina bilbotarrok nahi dugun tokian jaiotzen gara – eta zerrenda luze bat.
Bere aurreko ikuskizunen arrakastaren ondoren (‘Piraten istorio bat’ (2020), ‘¿Cómo hemos llegado a esto?’ (2019), Erre Produkzioak berriz ere barre eragiten digu garai zail hauetan.