Erre Arteka Maskaradak bere antzerki berria estreinatuko du uztailaren 12an; ‘Piraten Istorio Bat’. Ikuskizuna 12:00etan izango da Euskaldunan, Aurrera Fest! Programaren barruan. ‘Piraten Istorio Bat’ keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa.
Gorka Minguez eta Alfonso Diez ditu protagonista, Adrian Garcia de los Ojos musikarekin. Ordubete inguruko iraupenarekin, antzezlanak Jeff eta Charlie jarraitzun du. Piratak mapa bat eta bidai egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio bat.
Obra Euskaldunako 0E Aretoan antzeztuko da, segurtasun-tartea mantenduz. Uztailaren 17an (18:00etan) Iruñeko Amaya kalean izango da ikuskizuna eta uztailaren 24an, berriz, Lasarteko Okendo plazan.
‘LA GUERRA DEL SOFÁ’ ERE AURKEZTUKO DA EUSKALDUNAN
‘La Guerra Del Sofá’ (Erre Arteka Maskarada) ere antzeztuko da uztailaren 10etik 12ra, 20:30ean, Euskaldunan, Lola Baldrich eta Gorka Minguez sortutako komedia ikuskizuna.