Dramagiak ‘Sin varita y sin sombrero’ antzezlan berria estreinatuko du Txurdinagan. Estreinaldia XVII. Magia Topaketan izango da, Bilboko Udalak antolatuta, Txurdinagako Garai lorategietan, maiatzaren 14an, ostirala, 19:00etan, aforoa bete arte.
Dominique Legrand frantses magoak badu laguntzaile txinatar bat Chon dinastiakoa. Dominiqueren trebetasunak ez du ikaratzen Chin Chon, berak badauzka-eta jakitura eta adimenezko ahalak, eta ez dira Txan txa. Gag eta gong kolpez, mendebaldeko eta ekialdeko magiak bat egingo dute ikuskizun berezi honetan. Dramagiak magia eta barietateetako hainbat sari jaso ditu Espainian eta atzerrian.
Magia eta komediako beste ikuskizun batzuk ere ikusi ahal izango ditugu Magiaren Topagune honetan: Magiklown (Erre Produkzioak) maiatzaren 15ean, 13: 00etan, Garai lorategietan edo Harritzearen Abilezia (Hodei Magoa) maiatzaren 21ean, Otxarkoagako Udal Zentroan, besteak beste.
Dramagiak bentrilokiaren historiari buruzko erakusketa antolatu du Otxarkoagako Udal Zentroan, martxoaren 30era arte ikusgai egongo dena.