Etxeko txikienek – eta ez hain txikiek – euskal ikuskizunik onenak ikusi ahal izango dituzte datozen asteetan gure agertokietan. Jakin nahi duzu zeintzuk? Hemen azaltzen dizugu.
- ÚNIKO Teatro Paraíso
Teatro Paraisoren ikuskizun berriak bidea egiten jarraitzen du. Eta, gainera, oso bide luzea eta aberasgarria izaten ari da. ÚniKok interpretazio onenaren FETEN Saria (Maite Bayón) lortu zuen 2020an, eta Familia Ikuskizun Onenaren sarirako nominatu zuten Max 2021 sarietan. Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.
ÚniKo 6 urtetik gora dituzten edozeinentzako ikuskizuna da; haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen jeloskortasuna, eta horren eragina bere ingurunean, erakustea du helburu. Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz, jeloskortasunari helduko diogu, eta aurrez aurre begiratuko dugu gaia umore-sena inoiz galdu gabe.
Hurrengo funtzioak eta informazio gehiago: https://teatroparaiso.com/es/compania/espectaculos-en-gira/uniko/
2. ALAIA GALTZAGORRIA Ostomila Txotxongilo Taldea
Ostomila Txotxongilo Taldea aurkikuntza bat izan da. Bere azken ikuskizunak, Alaia Galtzagorriak, txotxongilo tradizionalenak beste formatu batzuekin nahasten ditu. Historia konbentzionala da baina bihotz handikoa kontatzen digu: Txerrentxu deabrutxoak, Zezengorrik zaintzen zuen herriaren altxor preziatuak lapurtu ditu. Alaia Galtzagorria, publikoaren laguntzarekin Euskal Herriko tradizio eta mitoen zehar bidai bat abiatuko du lapurtutako altxorraren bila. Alaiari lagunduko ahal diozue? “Alaia Galtzagorria” herri zahar bat ezagutzeko bidai lagun da. Euskal Herria, magiaz, soinuz eta pertsonai interesgarriz beteriko lurraldea da. Familia Guztiarentzako Euskarazko Txotxongilo emanaldi tradizionala.
youtube.com/watch?v=xVaqJCGvRt0
Informazio gehiago https://www.titeresostomila.com/ikuskizunak-espectaculos/
3. LAS COTTON de Anita Maravillas y Portal 71
Anita Maravillasek eta Portal 71k familia-proiektu indartsu eta hunkigarria aurkezten dute. Industria-ustiapenari eta langileen eskubideari buruzko muntaia ederra. Estetika ederra, ezinbesteko mezua duena. ‘Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari. Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.’
Informazio gehiago: http://anitamaravillasteatro.blogspot.com
4. LA FAMILIA TOROMBOLE – Toni La Sal
Txotxongiloen panoraman artistarik badago, hori Toni La Sal da. Familiarteko ikuskizunak euskaraz izan ohi dira, eta ikuskizunak umorez beteta daude. Konfinamendu askoz atseginagoa egin zigun bere pertsonaiaekin; Biru eta Bakte, eta bere pertsonaiekin gozatzen jarraitzen digu, bai sare sozialen bidezko istorioetan, bai kaleko eta barruko ikuskizunetan.
Hurrengo funtzioak eta informazio gehiago: https://www.facebook.com/tonilasal
5. TEATRO GORAKADA – Zapatos de arena y Tortuguita se perdió
Gorakada Teatroa hurrengo proiektuek oso itxura ona dute. Gorakada lehen haurtzaroan ari da lanean, eta bi testu egokitzea eta beren zigilu pertsonal bat erabiltzea aztertzen ari dira: txotxongiloa. Egokitzapenak Suzanne Lebeauren ipuina eta Margarita Londoñoren Tortuguitaren istorioa izango lirateke.
Informazio gehiago laster