Gaur, Magiaren Nazioarteko Eguna dela eta, gure agertokietan aurki ditzakegun magia ikuskizunen errepasoa egingo dugu. Ilusio handiak, komedia, magia gertutik… diziplina guztiak balio digu harritzeko eta edozein egun normala berezi bihurtzeko.
Imanol Ituiño Imanol Ituiñok ‘El mago en la botella’ ikuskizunaren birarekin jarraitzen du. Juan Pañosek zuzendutako ekoizpena eta Gonzalo Albiñanaren magia aholkularitzarekin. Agian ez duzu jakingo, baina mendeetan itxita egon den botila bat irekitzera zoaz. Bertan, magiaren historiako garai ezberdinetako lurrinak dituzten osagai asko daude: botila baten barruan sartuko den mago baten promesa, erabat inguratuta zirkuetan jarduteko gai den ilusionista, magiaren sekretu handiak argitzen dituen magoa… Otsailaren 20an ireki ahal izango dugu botila magiko hori ‘La Fundicion’en (Bilbao). Sarrerak HEMEN eros ditzakezu.
Beste aldetik, Hodei Magoak bere magiarekin jarraitzen du Euskadiko herrri guztietan. Alde batetik, Ezinezkoaren Logika otsailaren 20an Astigarragan ikusi ahal izango da, martxoaren 27an Berangon eta apirilaren 10ean Durangon. Ezinezkoaren logikan arau bakarra dago: ez dago eskuraezina den ezer. Ordubetez baino gehiagoz “ezinezkoa errealitate bihur daiteke” Hodei magoari esker. Ezinezko ihesak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak, igarpen imajinaezinak, eta bukaerako saio handia ikusi ahal izango ditugu. Bestalde, Harritzearen Abileziak geldialdi bat egingo du otsailaren 18an Abusun. “Ezinezkoaren logika” magia ikuskizuna, non ilusio handiak argiztapen muntai harrigarri batekin konbinatzen dira. Beste data batzuk kontsultatu eta sarrerak erosi HEMEN
Xabi Larrea bere zirku ikuskizun berriaren prozesu betean dago; ’Pin pang’ malabareak, zirkua, magia eta umore handiarekin. 2021ean Harrobia Eskenan izan zen bere lehen entsegunak egiten eta urtarrilaren 29an La Terminal aretoan erakutsi zuen bere «Work in progress» lana. “Pin Pang” umorezko zirku ikuskizun bat da, gure bizi mailaren bideraezintasunaz hitz egiten duena, bideratzen garen kolapsoaz eta gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen duena. Bere estreinaldia gero eta gertuago dago eta ezin dugu bere arrastoa galdu. Gainera, ‘Pin Pang’ otsailaren 12an eta 13an izango da ikusgai Café de las Artesen (Santander) eta martxoaren 6an Lobo Aretoan (Arrigorriaga). Lortu Arrigorriagarako sarrerak HEMEN.
Komediak eta magia bat egiten dute Dramagiaren azken ikuskizunean, 2006tik gure ilusioa pizten duen magia-konpainia, ‘Sin varita y con sombrer0‘. Dominique Legrand ilusionista frantsesak eta Chin-Chon artista txinatarrak beren imajinarioa aurkeztu digute. Dominique Legrand frantses magoak badu laguntzaile txinatar bat Chon dinastiakoa. Dominiqueren trebetasunak ez du ikaratzen Chin Chon, berak badauzka-eta jakitura eta adimenezko ahalak, eta ez dira Txan txa. Gag eta gong kolpez, mendebaldeko eta ekialdeko magiak bat egingo dute ikuskizun berezi honetan. INFORMAZIO GEHIAGO
Otsailaren 11n eta 12an ezinbesteko hitzordua dugu Bilboko Campos Eliseos Antzokian “Magicians” Nazioarteko Ilusionismo Jaialdiarekin. Javier Botiak (Fool Us sariaren irabazlea), Jaana Scandariatok, G. Alexanderrek (RTVEko Pura Magiako finalista), Katerynak (munduko ‘quickchange’ onena), Gustavo Bioscak eta Xabier Tapiasek harrituko gaituzte gala zoragarri batean. Magicianserako sarrerak HEMEN eros ditzakezu.
.
Si tienes algún espectáculo de gira en Euskadi no dudes en ponerte en contacto con nosotros para poder incluirte en el blog.