Dantzaz-en ekoizpen berri eta txalotuenetako bat, ‘#56‘, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da abenduaren 18an, 19:00etan. Ikuskizuna Nazioarteko Sorkuntza Koreografiko Zentroaren egindako hiru piezek osatua dago, Sade Mamedova, Vita Osojnik eta Martin Harriague-k sortuak. Hainbat hiritan -Iruñean, Beasainen edo Eibarren- bira luze bat egin ondoren, Dantzaz konpainia itzultzen da Gabonetan.
90 minutuko iraupena du, 10 aktore baino gehiago ditu eszenan, eta hiru piezatan banatuta dago: Thirty, Hombre Masa eta Walls. Hiru sorkariek era guztietako ikus-entzuleentzako dantza-ikuskizuna osatzen dute, dantza garaikideaz bere edertasun osoan gozatzeko. Sarreren prezioa 9 eurotik 18 eurora bitartekoa da eta Victoria Eugeniako webgunean eskura daitezke.
THIRTY, HOMBRE MASA Y WALLS
THIRTY, Sade Mamedovarena, Kandinskiren izen bereko lanean oinarritua, non dantzariek margolariaren lanaren dinamismo abstraktua garatzen baitute dantza birtuoso, emozional eta fisikoan.
HOMBRE MASA, Vita Osojnik-ena, pieza koral bat non hala taldeak nola norbanakoak garrantzi koreografiko osoa baitute, eta non bien arteko harremana baita hariaren ardatza.
WALLS, Martin Harriaguerena, pieza ahaltsu eta erabatekoa, zeinak gogoeta bat planteatzen baitu gaurko munduari eta gizarteari buruz, zeinetan hormak beti presente dagoen osagaia bihurtu baitira.