Hiru koreografiako programa bat da, eta mota guztietako publikoentzako eta dantza garaikideaz gozatzeko ikuskizuna osatzen dute. Datorren ‘Bat’ martxoaren 6an izango da Amaia KZn (Irun).
LOS ESCLAVOS FELICES, koreografia: Martin Harriague, Musika: J.C. de Arriaga. 10 minutu frenetikoak, mugimenduz beteak, gaur egungo gizarteari begirada ironikoa emanez
THIRTY, Sade Mamedova koreografia, Jatorrizko Musika: Mateo Lugo.
Poesia eta fintasun handiko sorkuntza, emozioa eta abstrakzioa uztartzen dituen 15 minutuko koreografia batean.
WALLS: koreografia Martin Harriague, Musika: hainbat. Berriz ere, Harriagueren talentuak gainezka egin du, 35 minutuko pieza indartsu eta biribil batean. Egungo munduari eta gizarteari buruzko hausnarketa.
Martin Harriague sortzaile euskal-frantziarrak, John Gerena koreografo kolonbiarrak, Barnaby Booth britainiarrak eta Itzik Galili israeldar egile bikainak, hurrenez hurren, sinatutako lau lanek osatutako programa proposatzen du ‘Bat’. Migrazioei, nortasunari edo gizakiak mundu globalizatu batean duen lekuari buruzko kontakizunean, agendaren eta teknologiaren erritmoan kateatutako lau begirada oso desberdin biltzen dira.