Asociación Eskena - Produkzio eszenikorako dirulaguntzak: Produkzioak I eta banaketa 2019
Berriak / 16 de martxoa de 2019 /

Deskribapena

2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua…) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.

Modalitatea: Produkzioak I eta banaketa. Ekoizpen eszenikoak eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak

  • Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2019/03/16-2019/04/15)

Diru-laguntza jaso dezaketen alorrak

Proiektu horiek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  • 2019ko martxoaren 30a baino beranduago eta 2020ko ekainaren 30a baino lehen estreinatutako ekoizpen- eta sorkuntza-proiektuak izatea.
  • Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketa-plan bat aurkeztea, banaketa-plana estreinaldia baino hiru hilabete lehenago hasi ahalko da.

Gainera baldintza heutako bat bete beharko dituzte:

  • Izaera profesionaleko lehen proiektuak
  • Izaera berritzaile esanguratsua duten proiektuak
  • Espezifikoki ikerketara eta esperimentaziora zuzendutako obrak

Aurrekontuko zuzkidura

200.000

Prestazio ekonomikoa

  • 100.000 euro emango zaizkio antzerki-eremuari eta 100.000 dantza-eremuari.
  • Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 35.000 eurokoa izango da:
    • Ekoizpena egitera zuzendutako diru-laguntza ezin izango da izan 25.000 eurotik gorakoa, ezta aurkeztutako aurrekuntuaren %70etik gorakoa ere. 28.artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten ekoizpen elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori %75 izango da.
    • Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketara zuzendutako diru-laguntza ezin izango da 10.000 eurotik gorakoa izan, eta edozein kasutan ezin izango da ekoizpenari emandako esleipenaren %50 baino handiagoa izan.
  • Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren %33ko parte-hartzea izan beharko du. Diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen %50.
  • Administrazio publiko desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako ardueraren kostuaren %70.

Nori dago zuzenduta

Pertsona fisikoak

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea 

Pertsona juridiko pribatuak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa jarduera eszenikoak garatzea izan beharko dute.
  • Legez eratuta egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea 

Betekizunak

  • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin dirulaguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak jaso: 
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. 
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Araudia

AGINDUA, 2019ko martxoaren 6koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2019. urtean arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Tramitazioa

ESKABIDEA

Comparte!!