Asociación Eskena - ESKENAKIDEEN HURRENGO ESTREINALDIAK! (I)
Berriak, Estreinaldiak / 4 de ekaina de 2024 /

MI DEUDA – Hika Teatroa

Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa.

Amaren gaia zilbor heste luzea da, kilometrikoa, sekula egunerokotasunik galtzen ez duen gaia. Esaerak dio, gainera,  ama bakarra dela munduan, baina nik ama bakoitza mundu bat dela pentsatu nuen paper zuriaren aurrean jarri nintzenean. Nire zuzendari NIA eta gainontzeko NI GUZTIAK, idazle, aktore, kudeatzaile, emakume, ume, ama, sorgin, animali. Denak aurrez aurre jartzeko aukera eder bat bezala bizi izan dut idazketa sormen prozesu hau. Emaitza:  ZORRETAN / MI DEUDA: 35 urte luzeen ondoren beldurrei aurre eginez, gogoei erabateko askatasuna emanez, eskarmentuaren babes zabalarekin eta bide berriak probatzeko asmoarekin,  sortutako antzerki testua.

ESTREINALDIA 2024ko AZAROAREN 6an ARRIAGA ANTZOKIAN 

Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Antzezleak: Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran, Iñake Irastorza 

Informazio gehiago

UNA CRÓNICA DE VIOLENCIA – Barandi Producciones

Una crónica de violencia antzezlan interaktiboa da, eta Heraklesen mito klasikoa eta haren 12 lanak ekarri ditugu gaur egunera. Eszenabide 2023an konkistatu gintuzten, beraz ezin dugu galdu Barandi eta Indubio Teatrorekin dugun hitzordu hau.

Horrela, heroia eliteko kirolari bihurtzen da, eta krimen lazgarri bat egin ondoren, Euristeorekin (iritzi-lider mediatiko bat) elkarlanean aritu beharko du gizartea hobetzeko eta iragana garbitzeko “lan” batzuetan.

ESTREINALDIA EKAINAREN 5etik 0ra BEGIRATOKI ARETOAN (MADRIL)

Zuzendaria: Iñigo Santacana

Intérpretes: Luis Maesso, Mar P. Soler / Nagore Andrés, Manuel Pico, Juan Maroto 

Más información 

ARTEA – Txalo Produkzioak 

Art (Artea) antzezlana 1998an estreinatu zenetik 35 hizkuntzetara itzulia izan da, 1998an New Yorkeko Tony Awarda jaso zuen eta munduko antzoki guztietan ikusi ahal izan da: Berlinetik Londonera, Tokio, Bombay, Johannesburgo, Buenos Aires, Madril, Bratislavatik, París… 

ARTEA hiru lagunen arteko KOMEDIA da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izatea. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.

Estrenaldia: 2.024ko Irailak 6 Villabonan 

Egilea: Yasmina Reza 

Zuzendaria: Begoña Bilbao 

Antzezleak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza 

Informazio gehiago

HEISENBERG – Tanttaka Teatroa 

Ciare Burns, 42 urteko emakume bat, eta Alex Priest, 72ko gizon bat, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dira. Atzetik ikusita, Clarek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi “absurdo” batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jalas zoragarri baten hasiera.

Heisenberg lanarekin, Simon Stephensek erakutsi nahi digu zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen gizakion arteko konexioa.

ESTREINALDIA ABENDUAREN 3AN ARRIAGA ANTZOKIAN 

Zuzendaria: Fernando Bernués

Antzezleak: Ramón Agirre, Naiara Arnedo

Informazio gehiago

SENSACIÓN TÉRMICA – K Producciones 

K Producciones Mayte Lópezen eleberrian oinarritutako obra bat prestatzen ari da: “Sensación térmica”. Emakumeen adiskidetasunaz eta barne-indarkeriaz hitz egiten digu, maitasunez mozorrotuta ezkutatzen den eta edozein etxetan ateak itxita lehertzen den horretaz. Indarkeria hori abestien letretan, elezaharretan eta haurrentzako ipuinetan errepikatzen eta jazartzen da.

HURRENGO ESTREINALDIA

Comparte!!