Asociación Eskena - ANTZERKI JAIALDIAK KALERA ATERATZEN DIRA: UDA HONETARAKO ARTE ESZENIKO PLANAK
Berriak / 13 de ekaina de 2023 /

· MAGIA ASTEA 2023 – BARAKALDO 

Ekainaren 12tik 18ra izango da Magia Astea, 41 ikuskizunekin eta 10 magoren magia-gala handiarekin Barakaldo Antzokian. Osteguna, larunbata eta igandea izango dira kale-ikuskizunetako txandak. Hala, Lutxanan, Retuerton edo Bagatzan. “Aste honetan, Magia udalerriko bazter guzti-guztietan egongo da ilusionismoaren mundu zoragarrian murgiltzeko eta, horrela, udan bete-betean sartzeko, kaleaz gehien gozatzen dugun garaian

EKAINAREN 12tik 18ra, BARAKALDO

INFORMAZIO GEHIAGO

· ARABAKO PLAZETAN 2023 – ÁLAVA 

Uda osoan, irailaren 9ra arte, Araba agertoki handi bat bezala bihurtuko da arte eszeniko onenekin. 27 konpainiak Euskadikoak izando dira, horietatik 8 arabarrak. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Eskenakide batzuk ere izango ditugu: Dramagia (Sin Varita y Con Sombrero), Teatro Panta Rhei (Izarren Hartza), Hortzmuga Teatroa (Al fin del camino) y Demode Quartet (Demode gurpil gainean)

IRAILAREN 9RA ARTE

INFORMAZIO GEHIAGO

EL VIEJO, EL BUZO Y LA MAR – HORTZMUGA TEATROA 

Hortzmuga Teatroak bere familiarteko ikuskizun berria prestatu du, ‘Agurea, urpekaria eta itsasoa’. Uda honetan istorio hau ikusi aha izando dugu: Itsasoak elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute.

HURRENGO EMANALDIA:

EKAINAK 18 – Aretxabaleta (Herriko Plaza)

INFORMAZIO GEHIAGO

BILBOKO KALEALDIA – BILBAO

Bilboko Kalealdia – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, Bilboko Udalak urtero antolatuta, 24. edizioa jarriko du abian, ekainaren 19an, astelehena. BILBOKO KALEALDIAren edizio berri honek LARUNBATA 24ra arte iraungo du eta 34 ikuskizun ekarriko ditu Urira, programazioz betetako sei egunetan zehar 69 emanaldirekin gozatu ahal izango direnak. Hamasei estreinaldi eskainiko ditu, nazioarteko showekin, baina, aldi berean, beste edizio batez, tokiko konpainien talentuaren aldeko apustua aldarrikatzen du.

EKAINAREN 18tik 24ra, BILBAO

INFORMAZIO GEHIAGO

Comparte!!