Asociación Eskena - KULUNKA TEATROAK HERENTZIA ESTREINATU DU! AURKITU ZURE HURRENGO EMANALDIA.
Berriak / 7 de urria de 2026 /

Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du. Dena gaueko ordu txikitan gertatzen da Javi eta Aliciaren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsipenez saiatuko dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten. Herentzia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misterioan barrena. Eta baita, beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko saiakera ere. Thriller-egitura duen tragedia garaikidea da Herentzia. Galdera bat du ardatz: Nola kudeatzen da ulertezina dena?

?️ HERNANI · URRIAK 7
HERENTZIAren estreinaldia. Lortu hemen Hernaniko emanaldirako sarrerak.

?️ HERNANI · URRIAK 9
HERENCIA iritsiko da, gaztelaniazko bertsioa. Lortu hemen sarrerak.

?️ DONOSTIA · URRIAK 15 ETA 16
HERENTZIA Donostiara iritsiko da. Aukeratu zure emanaldia eta lortu hemen sarrerak.

?️ DONOSTIA · URRIAK 17
HERENCIA Donostian. Lortu hemen gaztelaniazko emanaldirako sarrerak.

?️ ERRENTERIA · URRIAK 18
Hurrengo geltokia: Errenteria. Lortu hemen HERENTZIA ikusteko sarrerak.

?️ BILBO · URRIAK 28
HERENCIA Bilbora iritsiko da. Lortu hemen sarrerak.

?️ IRUN · URRIAK 31
Ospatu urriko azken gaua HERENTZIArekin Irunen. Lortu hemen sarrerak.

?️ GETXO · AZAROAK 7
HERENTZIAk Getxon jarraituko du bere ibilbidea. Lortu hemen sarrerak.

?️ LEZO · AZAROAK 8
HERENTZIA Lezora iritsiko da. Lortu hemen sarrerak.

Género: Teatro

Público: Adulto +18

Formato: Mediano

Idioma: Castellano y/o Euskera

Duración: 70 Minutos

Comparte!!