Semea pixka bat motelago dabil soilik - Tanttaka Teatroa / Mi hijo sólo camina un poco más lento - Tanttaka Teatroa - Estreinaldia urtarrilaren 15ean Arriaga Antzokian (Bilbo) Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar “disidente” bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia “akastunak” (gaur “disfuntzional” deituko genioke) festa bat prestatu dio. Hori izango da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, gaixotasuna... 2. Sexberdinak - Tanttaka Teatroa - Estreinaldia urtarrilaren 21ean Lonbo … [Irakurri gehiago...] about ESKENAREN AZKEN ESTREINALDIAK (2022KO URTARRILA – MARTXOA)
Albisteak
DÍA DEL TEATRO 2022 I ANTZERKIAREN EGUNA 2022
ANTZERKIAREN EGUNA 2022 / DÍA DEL TEATRO 2022
https://www.youtube.com/watch?v=Gs4M-nyuAJY … [Irakurri gehiago...] about ANTZERKIAREN EGUNA 2022 / DÍA DEL TEATRO 2022
SE APRUEBA EL NUEVO CONTRATO LABORAL QUE REGULA LAS ACTIVIDADES ARTÍSTICAS, TÉCNICAS Y CREATIVAS
Gobernuak kulturaren sektoreko behin-behinekotasunari aurre egiteko, lan-kontratu berri bat sortzeko eta kaleratzeak ordaintzeko lehen neurri-sorta onartu du. 5/2022 Lege Dekretua partekatzen dugu, jarduera artistikoetan aritzen diren pertsonen izaera bereziko lan-harremanaren araubidea eta hura garatzeko beharrezkoak diren jarduera tekniko eta lagungarriak egokitzen dituena eta sektorearen lan-baldintzak hobetzen dituena, Ministro Kontseiluak atzo onartua. INFORMAZIO GEHIAGO: 2022.03.22 - RDL 5-2022 … [Irakurri gehiago...] about SE APRUEBA EL NUEVO CONTRATO LABORAL QUE REGULA LAS ACTIVIDADES ARTÍSTICAS, TÉCNICAS Y CREATIVAS
MARIONETAREN NAZIOARTEKO EGUNA: Non ikus ditzaket txotxongilo ikuskizunak?
Etxeko txikienek – eta ez hain txikiek – euskal ikuskizunik onenak ikusi ahal izango dituzte datozen asteetan gure agertokietan. Jakin nahi duzu zeintzuk? Hemen azaltzen dizugu. ÚNIKO Teatro Paraíso Teatro Paraisoren ikuskizun berriak bidea egiten jarraitzen du. Eta, gainera, oso bide luzea eta aberasgarria izaten ari da. ÚniKok interpretazio onenaren FETEN Saria (Maite Bayón) lortu zuen 2020an, eta Familia Ikuskizun Onenaren sarirako nominatu zuten Max 2021 sarietan. Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du. ÚniKo 6 urtetik gora dituzten edozeinentzako ikuskizuna da; haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen jeloskortasuna, eta horren eragina bere ingurunean, erakustea du helburu. Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz, jeloskortasunari helduko diogu, eta aurrez aurre begiratuko dugu gaia umore-sena inoiz galdu … [Irakurri gehiago...] about MARIONETAREN NAZIOARTEKO EGUNA: Non ikus ditzaket txotxongilo ikuskizunak?