Uda heldu da. Kale antzerkia eta antzerki jaialdiak gure auzoetan. Baina areto-antzerkirako, oraindik aste batzuk itxaron behar ditugu denboraldi berrira arte. 1. TARTEAN TEATROA · ‘Ghero’ Tartean Teatroak sorpresa bat prestatu digu uda honetarako. Uztailetik aurrera, Tartean Teatroaren webgunean, bere ikuskizunik txalotuenak ikusi ahal izango ditugu. Horietako bat 'Ghero' da, 2018ko azaroaren 20an Arriaga Antzokian estreinatuta eta Euskal Herriko 42 eszenatoki bisitatu ondoren. Uztailaren 22tik aurrera gure etxeko aretoetan izango dugu. Tartean Teatroak eta Euskaltzaindiak elkarlanean egindako lana da 'Ghero', Akademiaren mendeurrena ospatzeko. 3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da? Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. … [Irakurri gehiago...] about 7 AUKERA ONLINE ARTE ESZENIKOEZ GOZATZEKO (II)
Albisteak
Honela izan zen Festikale 2021 (Argazkiak)
Honela izan zen Festikale 2021 (Argazkiak)
! Txalo Produkzioak abuztuaren 12an estreinatuko du bere ekoizpen berria: ‘ ‘, Donostiako Antzoki Zaharrean.
! Txalo Produkzioak abuztuaren 12an estreinatuko du bere ekoizpen berria: ' ', Donostiako Antzoki Zaharrean. Ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena. Nekanerentzat, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko;Koldok urte batzuk gehiago dauzka etaheldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna. Baina, hori al da nahi dutena? Jaiotze-indizeak sekula baino beherago egin duten garai hauetan,guraso izateko erabakia ondo pentsatutakoa eta neurtua izaten da.Zergatik, baina? Berekoikeria ote? Beldurra? Axolagabekeria? Noiz ote da une aproposa? Existitzen al da? Seme-alabarik gabe pozik bizi al daiteke? Egoera onartzeko gai ote gara? BOST MINUTUN (“Entre ella y yo”), Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegitan eta bidean, sari ugari jaso du. Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak … [Irakurri gehiago...] about ! Txalo Produkzioak abuztuaren 12an estreinatuko du bere ekoizpen berria: ‘ ‘, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Panta Rheik Festikale aurkezten du asteburu honetan, landa inguruneko arteen VIII. jaia
HIKA TEATROren kaleko dantza ikuskizun berria: ‘Gazte’
Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita. Musika aldetik ere, berrikuntzari ateak irekiko dizkio. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta. Informazio gehiago eta datak: https://hikateatroa.eus/eu/produkzioa/gazte/ … [Irakurri gehiago...] about HIKA TEATROren kaleko dantza ikuskizun berria: ‘Gazte’