Elkarbizitzarako prest ez dauden 3 gizon inadaptatu herriko plazara joan dira bizitzera kanpin denda multzo batean. “Teilatupe” berean ezberdintasunak kudeatzea ez bada xamurra, euli-izurri bat dena eztandarazi dezakeen lehergai perfektua bilaka daiteke, prekarietatea eta miseria latzak ate joka daudenean.
Etxebizitza ezin ordaintzeak eraman ditu 3 gizonak kanpin dendetan bizitzera, baina harrotasun zaurituak eta itxurakeriak bultzatuta, balore propioz mozorrotzen saiatuko dira. Ekologismo kontzientziadun mozorroak baliatuz euren berekoikeria estaltzen saiatuko dira. Biodibertsitatea eta permakultura lagun.
Euliak akatzeko garaian enpatia gutxi agertuko dute ordea. Bihotz oneko eulien komunitateari kostako zaio ulertzea konpasiorik gabeko gizon ergel horien helburua eulien extinzioa dela eta darabilten diskurtsoa, ke-gortina hutsa.








