Eskena Elkartea - ESZENABIDE 2026

ESZENABIDE 2026

Harrobia

Bilbao

2026ko azaroaren 15

11:00

Datorren azaroaren 15ean, Eszenabide Harrobiara itzuliko da, sorkuntza-prozesuaren unerik berezienetako bat publikoarekin partekatzeko: ideia bat eszena bihurtzen hasten den une hori. Lau proiektuk beren lehen materialak, lengoaia eszenikoak eta galderak aurkeztuko dituzte 15 minutuko piezen bidez, oraindik eraikitzen ari diren proposamenak lehen aldiz publikoaren begiradarekin topo egiteko prest. Eszenabide entzun, hitz egin eta sorkuntza baten bidean parte hartzeko espazioa ere bada. Aurkezpenen ondoren, publikoak bere iritziak partekatu eta Harrobian egoitza artistiko baten bidez bere ibilbidea jarraituko duen proiektua aukeratzen lagunduko du. Etorri gaur lehen urratsak ematen ari diren eta bihar gure eszenatokietan egon daitezkeen piezak ezagutzera.

GONBIDAPENAK  LASTER.

Partekatu!!