Gutxi falta da 2018ko UMORE AZOKA LEIOA-Kale Arteen Merkatu eta Jaialdia heltzeko: maiatzaren 17, 18, 19 eta 20a izango da eta izena emateko epea irekita dago.
Apirilaren 27ra arte helbide honetan, zure izena eman dezakezu helbide honetan:
2018KO UMORE AZOKAREN INSKRIPZIOA
Aurten 40 konpainia baino gehiagok 14 erabateko estreinaldi, 2 estreinaldi kalean eta 4 aurkezpen estatu mailan aurkeztuko dituzte.
Zazpi autonomia-erkidegotako (euskal konpainien presentzia nabarmena izango da) eta lau herrialdetako artistek hartuko dute parte, eta, lau egunez, Leioako kaleak agertoki erraldoi bihurtuko dituzte, antzerkirako, zirkurako, dantzarako, txotxongiloetarako, clown-ikuskizunetarako, musikarako, magiarako, instalazioetarako…
Zure agendan, gorde itzazu! Kaleko arteak, bene-benetakoak, zain dituzu Leioan.