- PSIKE – Markeliñe
Oraindik ez duzu ikusi Max Sarietako ikuskizun finalistetako bat, Kaleko Iksukizun Onenaren kategorian? Ba hemen duzu aukera berri bat. Markeliñe konpainiaren ‘Psike’ ikuskizuna Hondarribian izango da abuztuaren 7an (Damarri Kalea, 1).‘Barneko lekuren baterako bidaia harrigarria eta oso bizkorra. Bertan, garen hori izateko saiakera guztiak pausatzen dira. Keinu bidezko interpretazioa, plataforma mugikorren erabilera, dantza, txotxongilo erraldoiak, suaren magia…’
NON: KASINO ZAHARRA, HONDARRIBIA.
NOIZ: Abuztuaren 7an, 22:00etan
2. GAZTE – Hika Teatroa / Oinkari Dantza Taldea
Hika Teatroa kaleko dantza ikuskizun berriaren biran da dagoeneko, eta arrakasta handia izaten ari da, bai jendaurrean eta baita iritzietan ere. Aktore guztiak gazteak dira eta ikuskizun freskoa da. Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita. Musika aldetik ere, berrikuntzari ateak irekiko dizkio. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta.
NON: PLAZA ATSEGINDEGI, HERNANI.
NOIZ: Abuztuaren 14an, 20:00etan
3. MAGIKLOWN – Erre Produkzioak
Teatro, danza, performance y… magia. Erre Produkzioak también seguirá con las suyas este agosto con uno de sus espectáculos más mágicos. Magiklown es un divertido espectáculo que mezcla el humor y el ilusionismo. Sebastian Dunkerke y Panaiotis Fassoulas nos volverán a transportar a nuestra niñez mediante juegos de mentalismo, trucos imposibles e incluso fuego. ‘Con la ayuda de distintos niños voluntarios irán realizando diferentes trucos de magia: con cartas, con cuerda, escapismo… los niños no darán crédito de lo que estos simpáticos magos serán capaces de conseguir sin desearlo.’
NON: ARETXABALETA
NOIZ:ABUZTUAREN 14AN, 18:00ETAN
4. AUKERAK – The Funes Troup
Zirkuaz gozatzeko aukera ere izango dugu ‘The Funes Troup’ konpainiari esker. Abuztuaren 8an, Amurrion, malabarismoaz, akrobaziaz eta objektuen manipulazioaz gozatzeko aukera izango dugu Gorka Pereira, Rodrigo Lacasa eta Xabier Larrearen eskutik. ‘Zure helmuga ezagutzen baduzu, argi daukazu zure bidea zein den edo pentsatu gabe abiatzen zara? Gure erabakiak, zer neurritan dira libreak eta noraino garatzen dira errutinaren menpe?’
NON: PLAZA JUAN DE URRUTIA, ARETXABALETA
NOIZ: ABUZTUAREN 8AN, 20:00ETAN
5. AL FIN DEL CAMINO / BIDAIAREN AMAIERAN – Hortzmuga Teatroa
Hortzmugaren bidaia udan jarraituko da. Divina Pedrea eta bere aita Pedrin karabana hartuko dute berriz, Euskadiko hainbat herri zeharkatzeko. ‘Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik, bere auzokide guztien aurrean. Dena perfektua zatekeen, edo ia, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu izan ez balitz.’
ERDERAZ
NON: PARQUE AURORA ABASOLO, DURANGO
NOIZ:ABUZTUAREN 28AN, 20:00ETAN
EUSKERAZ
NON: KALEGOEN PLAZA, ELGOIBAR
NOIZ: ABUZTUAREN 27AN, 19:00ETAN
6. URBASA – Hutsun + Ortzi
Naturari egindako kantu bat. Euskal musika. Zirkua. Txalaparta. Akrobaziak. Hori guztia eta askoz gehiago Hutsun + Ortziren ikuskizun harrigarrienetako batean. Txalapartaren oihartzunek eta lainoek natura eta lasaitasuna arnasten duen mendia inguratzen dute. Baina oraingo honetan, indarraren eta teknologiaren bitartez, inguru baketsu hau aldatuko duen ezezagun baten bisita jasoko du naturak. Urbasa mendilerroa, Nafarroako ipar-mendebaldean dagoena, muga fisiko eta klimatiko bat da, aspalditik pertsonen eta naturaren arteko lotura-gune izan dena.
NON: PARQUE AURORA ABASOLO, DURANGO NOIZ: ABUZTUAREN 7AN, 20:00ETAN
NON: PLAZA IORTIA, ALTSASU NOIZ: ABUZTUAREN 13AN, 20:00ETAN
7. MIKRA – Berdinki
Generoaren eta rolaren arteko erlazioa abiapuntutzat hartuta, deseraiki egingo dituzte norbanako gisa dauzkaten jokabideak, eta ohartuko dira eta ikusiko dute zenbateraino dauden oinarrituta kultur karga batean eta besteren “balioetan”. Horretarako akrobazia erabiliko dute. Noraino identifikatzen gara irakasten dugunarekin eta noraino garen horrekin? Eta zenbateraino bizi dugu libreki gure identitatea?
NON: PLAZA EL JUNCAL, IRUN
NOIZ: ABUZTUAREN 12AN, 20:00ETAN
8. Deabru Beltzak – 25 ANIVERSARIO
Tampoco nos podemos perder otro de los nominados en la categoría de Mejor Espectáculo de Calle en los PREMIOS MAX. Deabru Beltzak cumple ya un cuarto de siglo y lo celebran con una gira por su territorio natal, Bizkaia. En agosto todas las comarcas de Bizkaia disfrutarán de las actuaciones de Deabru Beltzak, con un total de ocho actuaciones en el Territorio. Con el apoyo de la Diputación Foral de Bizkaia, el grupo Deabru Beltzak celebrará sus 25 años ofreciendo actuaciones en las calles de Zaratamo, Atxondo, Ereño, Dima, Alonsotegi, Lemoiz, Lanestosa y Etxebarri. Los espectáculos de Deabru Beltzak siempre han destacado por su llamativa puesta en escena, y una vez más llevará a varias localidades vizcaínas a vivir una sorprendente experiencia que asombrará a los espectadores. Esta compañía de largo recorrido ofrecerá percusión, pirotecnia y efectos especiales, coreografías y representación teatral.
Abuztuaren 9an, 21:30ean, Zaratamon (Elexalde plaza) Abuztuaren 10ean, 21:30ean, Atxondon (Udaletxeko plaza) Abuztuaren 11n, 21:30ean, Ereñon (Udaletxeko plaza) Abuztuaren 23an, 21:30ean, Diman (Udaletxeko plaza) Abuztuaren 24an, 21:30ean, Alonsotegin (Udaletxeko plaza) Abuztuaren 25ean, 21:30ean, Lemoizen (Armintzakalde hondartzako aparkalekua) Abuztuaren 26an, 21:30ean, Lanestosan (Dantzari plaza) Irailaren 4an, 21:30ean, Etxebarrin (Udaletxeko plaza) izango dira.