2022 dantza, antzerki, zirku eta beste diziplina artistiko batzuez beteta egongo da. Otsailean zortzi euskal konpainiak euren ekoizpen berriak estreinatuko dituzte eta zeintzuk diren azalduko dizugu.
1 ‘ERRESUMA / KINGDOM / REINO’ – Arriaga Antzokia
Erresuma/Kingdom/Reino (William Shakespeareren tragedia historikoak) Arriaga antzokiaren ekoizpen berri bat da. Calixto Bieito da antzerki-proiektu zirraragarri honen bultzatzaile eta zuzendari artistikoa. Hamabi antzezlek jokatuko dute Erresuma/Kingdom/Reino. Antzezlana Arriaga Antzokian (Bilbo) estreinatuko da otsailan.
2. ‘ARNASA’ – Organik Dantza
‘Arnasa’ dantza inklusiboko lan bat da; interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala duen pertsona bat agertzen dira oholtzan. Sorkuntza kolektiboa eta inklusiboa da, eta aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten diguten azaltzen du. Apuntatu data zure agendan: urtarrilaren 26an Kultur Leioan.
3. ‘WINONA & GRACE’ – Khea Ziater
Khea Ziaterren muntai berria ikusi ahal izango dugu otsailean; ‘Winona eta Grace’. Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. «Zer izan nahi dugu?» galdera egitetik «Nor gara?» galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta «norbait» izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Estreinaldia otsailaren 11n izango da Kurtzio Kultur Etxean.
4. ‘AMA‘ – Marie de Jongh
Marie de Jonghen ekoizpen berria otsailaren 26an estreinatuko da Barakaldo Antzokian. Adi egon, sarrerak laster aterako dira eta. Amak pertsona hauskor eta izutuen baitako sendotasuna du ardatz. Elkar zaintzearen edertasun epikoa balioetsi nahi du. Super-antiheroiei buruzko istorioa da.
Erosi zure sarrerak hemen: Laster salgai
5. ‘DESNªNUDA’ – Maitane Sarralde
Dantza oso presente egongo da hilabete honetako estreinaldietan. Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa. Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu. Estreinaldia otsailaren 18an Muxikebarrin (Getxo).
6. ‘eRRe. ALDARRI BAT BERTSOZ’ – Lanku
Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz. Lankuren ekoizpen berriaren estreinaldia otsailaren 5ean izango da San Agustin Kulturgunean (Durango).
7. ‘TRUE WEST‘ – Tanttaka Teatroa
Tanttaka Teatroaren azken estreinaldietako bat, ‘True West’, arrakastaz estreinatu zen abenduan Valladoliden. Orain, Euskadiko estreinaldiaz gozatu ahal izango dugu, otsailaren 18an, Gasteizko Principal Antzokian. True West benetako komedia beltza da. Sam Shepardek, batetik, irudimenezko eta musikako zuzeneko hizkuntza eta, bestetik, prosa poetikoa eta ezin hobeki mugatutako atmosfera erabiltzen ditu. Bi horiek nahastuta, istorioak eta pertsonaiek konplexutasun eta aberastasun dramatikoa hartzen dute eta, modu horretan, jendea amaiera katartiko eta surrealistara iritsiko da.
8. ‘OIHANA’ – Itzuli Konpainia
Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten digu. Gai unibertsalak izanki, publiko zabal batengana iritsi nahi du. Gure istorio honetan, dantzak, adierazpen kanal bat izateaz gain, jakintza eta sorginen boterea izatera heltzeko behar den formula magikoa irudikatzen du. Familia osoari zuzenduta, erabateko estreinaldia otsailaren 6an izando da Baionan. Laster gozatu ahal izango dugu beste herri eta hiri batzuetatik egiten ari den biran. Adi egon!