PIRATEN ISTORIO BAT (Erre Produkzioak)
Erre Produkzioak-en azken ekoizpen familiarra. Ikusle txikienek itsaso zakarraren hondamendiak, gauaren magia eta adiskidetasunaren ahala topatuko dituzte. Piraten istorio bat keinu bidezko ikuskizun bat da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa. Ekainan 12 bolo izango ditu guztira Euskadiko hainbat herritan: Bilbon, Berrizen, Algortan, Iurretan edo Andoainen. Kontsultatu data guztiak hemen: http://www.erreprodukzioak.com/UNAHISTORIADEPIRATAS_sp169.html
INDARTSUAK (Circo Chosco)
Zirkua ere kaleetan izango da. Umorea eta absurdoa dira ikuskizun dibertigarri honen haria. Bi atleta, bi lagun elkar hartuta, truko ezinezkoak egiteko. Eszena olinpikoak, malabarrak, akrobaziak, indar ezin sinestekoaren ikuskizunak eta ikusleekiko jolasak dira ikuskizun dibertigarri honen osagai. Hurrengo boloa Bilboko Udalak bultzatutako Eszena Kalean programaren barruan izango da, ekainaren 6an, Bilboko Errekalde Plazan. Eszena olinpikoak ekainaren 8an itzuliko dira kalera Iturriondo plazara, ekainaren 8an.
BIDEAREN AMAIERA (Hortzmuga Teatroa)
Bidearen amaiera eta beste baten hasiera da. Hortzmuga Teatroak entsegu orokorrak amaitu berri ditu Harrobian eta orain errepidera abiatuko dira. Estreinaldi absolutua ekainaren 28an izango da Sopelan eta 20 geldialdi baino gehiago izango dituzte uztailetik aurrera.
Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik, bere auzokide guztien aurrean. Dena perfektua zatekeen, edo ia, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu izan ez balitz. Baina, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik; eta Pedrok, beti egon nahi izan du itsu edo “bizimodu normal” bat izan. Eta, noski, ez Pedrin eta are gutxiago Divina Pedrea ez ziren “normaltasun” haren parte.
Baina ekainaren amaierara arte ezin baduzue itxaron eta Hortzmuga gehiago nahi baduzue, ezin duzue ‘Jule’ galdu Erreniega Parkean (Zizur Nagusia) ekainaren 17an.
[E.GO] (Cía. Dikothomia)
Gasteiz eta Bilbo zirkuz beteko dira ekainaren 11n eta 4an, hurrenez hurren. [E.GO] (2019ko Umore Azokan Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria jaso zuena) zirku-ikuskizuna da, jendea esperientzia iragankor bat gozatzera gonbidatzen duena. Pertsona baten barruan bizi diren pertsonaia guztiak ezagutzeko parada. Gasteizen Florida parkean gozatu ahal izango dugu (hori bai, aldez aurretik izena emanda) eta Bilbon Errekalde Plazan ikusi ahal izango dugu.
SIN VARITA Y CON SOMBRERO (Dramagia)
Magia izango da ekainean gozatuko dugun beste diziplina artistikoetako bat. Dominique Legrand frantses magoak badu laguntzaile txinatar bat Chon dinastiakoa. Dominiqueren trebetasunak ez du ikaratzen Chin Chon, berak badauzka-eta jakitura eta adimenezko ahalak, eta ez dira Txan txa. Gag eta gong kolpez, mendebaldeko eta ekialdeko magiak bat egingo dute ikuskizun berezi honetan. Ekainaren 18an, Bilboko Levante Plazan.
¡QUÉ BUEN DÍA! (Cía. Maite Guevara)
Ez da egokia jende aspertuarentzat, tranpatientzat, eta jolasteko eta irudimenerako gogorik gabeko beste pertsonentzat. Maite Guevara bere pertsonaiarik karismatikoenarekin itzuliko da, Marinarekin, eta euria, elurra edo kazkabarra egin… Martinarentzat beti izan daiteke egun ona. Ekainaren 12an, Farelinako lorategian (Gasteiz).
MAGIA PARRASTAN (Imanol Ituiño)
Ez galdu objektu txikien magia ikuskizunik onenetako bat. Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa. Aukera ez galdu! Ekainaren 11n Angiozar Frontoian (Bergara).
TONBOLA (Hika Teatroa)
Vuelve una de las producciones de calle más aplaudidas del pasado verano. El último espectáculo de calle de Hika se representará dentro del marco Kaldearte 2021 el 13 de junio en el Parque del Norte. Un cabaret político que no entiende de fronteras. Una combinación entre el humor y la denuncia, el absurdo y el realismo cruel. Y si quieres más de Hika, no te pierdas su nueva colaboración artística con OINKARI Dantza Taldea, ‘GAZTE’, una obra de calle y danza. Estreno el 2 de julio en Hondarribia.
PANOLI KABARETA (Ganso & Cía)
Panoli Kabreta ikuskizunean istorio dibertigarri bat kontatuko digute, zirkua baina batez ere barre asko. ‘Protagonistek artista izan nahi zuten eta autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina dibertigarria izango da.’ Han egongo gara, ekainaren 18an Orbe Kardinalaren Plazan (Ermua).
NUDO (Compañía Rojo Telón) [AURREESTREINALDIA]
2015etik, Rojo Telón konpainiak zirku tradizionaleko eta zirku garaikideko ikuskizunak ekoitzi ditu. Rojo Telón zirku konpainiaak 2020ko egonaldi artistikan garatutako Nudo ikuskizunaren aurre-estreinaldia. Umorea eta zirku berria oinarri hartuta, hiru pertsonaiek gorputzaren eta mugimenduaren bidez sortutako unibertsoa hartzen du abiapuntutzat proiektuak, zirkua lengoaia gisa erabiliz. Orbe kardinalaren plazan (Ermua) izango da, 4an.