- Este evento ha pasado.
«LUR» – ZARAIA ARETOA (ARETXABALETA)
14 octubre, 2018 5:00 pm
Evento Navegación
Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, zortzi urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarntzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirigarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majikoaren bila. Itxuraz aventura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bare aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere Ane, mutila da.
Fitxa artisitikoa
Zuzendaria: Getari Etxegarai
Aktoreak: Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Kepa Errasti, Nerega Gorriti
Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal
Argiztapen diseinua: David Alcorta
Musika konposizioa: Pascal Gaigne
Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo eta Isabel Acosta
Ekoizpena: Xake produkzioak