Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen... Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit. Egilea: Rafael Herrero Itzulpena: Aizpea Goenaga … [Irakurri gehiago...] about “IZOZTUTAKO HAIZEA BEZALA”- BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
umeentzako antzerkia euskeraz
“INONDIK INORA” – KULTUR LEIOA
SARRERAK EROSI Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan! 4 urtetik gorako espektakulua. FITXA TEKNIKOA Zuzendaritza: Patricia Urrutia Aktoreak: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia Eszenografia diseinua: Amaia Garate Jantzi diseinua: Idoia Beratarbide Koreografia: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe … [Irakurri gehiago...] about “INONDIK INORA” – KULTUR LEIOA
“INONDIK INORA” – HERRIKO GELAN – (LARRESORO)
Es muy importante para un cartero estar siempre alerta, ¡siempre en forma! El trabajo de los carteros no es moco de pavo: de casa en casa, de camino en camino, de montaña en montaña, por tierra, mar y aire. Para hacer llegar siempre a su destinatario las cartas, postales y paquetes que vosotros enviáis. Exigentes, exactos, exquisitos: por nada del mundo se puede abrir una carta, leer una postal, ni curiosear un paquete. Por nada del mundo. Inondik inora es un espectáculo infantil que combinando humor y poesía, música en directo y títeres, pretende promover la curiosidad y la desobediencia. ¡La de cosas que pueden llegar a caber en la saca de un cartero! A partir de 4 años. FICHA TÉCNICA Dirección: Patricia Urrutia Reparto: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia Diseño de escenografía: Amaia Garate Diseño de vestuario: Idoia Beratarbide Coreografía: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe Música: Asier Ituarte, Patricia Urrutia … [Irakurri gehiago...] about “INONDIK INORA” – HERRIKO GELAN – (LARRESORO)
“ULISESEN BIDAIA” – LUGARITZ KULTUR ETXEA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI |EUSKERAZ. 6 URTETIK AURRERA | Greziako Jainkoek gizakien bizitzak gobernatzen zituzten, Olinpo mendiaren gailurretik. Haiek erabakitzen zuten gizakiak babestu edo baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetei aurre egitera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu eta hark Itakara itzultzea galarazi zion, Mediterraneo itsasoan noraezean utzita. Fitxa artistikoa Egiletza: Julio Salvatierraren egokitzapena Homeroren oinarri hartuta, Adaptación de Julio Salvatierra Zuzendaritza: José Carlos Garcia Zuzendari laguntzailea: Nuria Cuadrado Aktoreak: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Fran Lasuen, Javi Tirado Musika zuzendaritza eta konposaketa: Fran Lasuen Eszenografia eta attrezzoa: Javi Tirado Jantziak, diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jiménez Argiztapena: Ion … [Irakurri gehiago...] about “ULISESEN BIDAIA” – LUGARITZ KULTUR ETXEA – (DONOSTIA)
“INONDIK INORA” – AITA MARI ANTZOKIA (ZUMAIA)
Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan! Txiki-ertaineko 4 urtetik gorako espektakulua FITXA TEKNIKOA Zuzendaritza: Patricia Urrutia Aktoreak: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia Eszenografia diseinua: Amaia Garate Jantzi diseinua: Idoia Beratarbide Koreografia: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe Musika: Asier Ituarte, Patricia … [Irakurri gehiago...] about “INONDIK INORA” – AITA MARI ANTZOKIA (ZUMAIA)
“LINBO PLANETA” – ANDRES ISASI MUSIKA ESKOLA – (GETXO)
SARRERAK EROSI Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika. Fitxa artistikoa Idazketa … [Irakurri gehiago...] about “LINBO PLANETA” – ANDRES ISASI MUSIKA ESKOLA – (GETXO)