SARRERAK EROSI Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan! 4 urtetik gorako espektakulua. FITXA TEKNIKOA Zuzendaritza: Patricia Urrutia Aktoreak: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia Eszenografia diseinua: Amaia Garate Jantzi diseinua: Idoia Beratarbide Koreografia: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe … [Irakurri gehiago...] about “INONDIK INORA” – COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
umeentzako antzerkia euskeraz
“MENDI TONTORREAN” – LUGARITZ – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Mendi-gidari bat (Edurne), espedizio-buru, eta bere bezeroa (Txema) dira pertsonaiak. Hitz gutxiko emakumea bata, baina ekintzailea eta superstizioz betea; mendiko izpirituekin sinetsita dago. Txema, berriz, berritsu amorratua eta harroputza bezain berekoia… edozein preziotan gailurra harrapatzeko prest… ostera jaitsi eta ingurukoei kontatzeko.Lo-zakutan sartuta ageri dira eszenatokian (oinarrizko kanpamenduan), eta gailurra noiz erasotuko zain.Oinarrizko kanpamendua biltzen dute, zehazki esanda neskak jasotzen du, besteak etengabeko berriketan jarraitzen baitu bere balentriak kontatzen. Sokakidearekin eskalatzen ari dela, elurrezko panpin batekin egiten dute topo eta honek gailurra lortzeko arriskuaz ohartarazten ditu…Alferrik. Txema, harroputzak, kosta ala kosta, gailurrera igo nahi du Edurnek oso arriskutsua dela esan arren. Gailurra harrapatuko dute, baina mendiko izpirituak, inguruak zaborrez eta banderolaz zikinduta daudelako haserre, mendekua hartu eta … [Irakurri gehiago...] about “MENDI TONTORREAN” – LUGARITZ – (DONOSTIA)
“GU, ez gaude bakarrik” – CASA CULTURA – (BERRIZ)
Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da. Gizakia naturaren parte bezala bere ingurunea errespetatu eta zainduko du baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniak dirua emango dute. Diruarekin dena lortu daitekeela sinistuko du. Baina lortuko duen gauza bakarra, mundua kolorerik gabe uztea izango da. Gu ez gaude bakarrik gizakiak klima aldaketan duen influentziari buruzko fabula da. Fitxa Artistikoa Aktoreak: Asier Sota, Julen Vega, Imanol Espinazo eta Hannah Berry. Zuzendaria: Anartz Zuazua. Iraupena: 50 minutu. Ikuslegoa: 5 urtetik gorako haur eta gurasoak. … [Irakurri gehiago...] about “GU, ez gaude bakarrik” – CASA CULTURA – (BERRIZ)
“INONDIK INORA” – SAN AGUSTIN ARETOA (DURANGO)
SARRERAK EROSI Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan! 4 urtetik gorako espektakulua. FITXA TEKNIKOA Zuzendaritza: Patricia Urrutia Aktoreak: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia Eszenografia diseinua: Amaia Garate Jantzi diseinua: Idoia Beratarbide Koreografia: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe … [Irakurri gehiago...] about “INONDIK INORA” – SAN AGUSTIN ARETOA (DURANGO)
“SOKA” – GAZTESZENA (EGIA K.E.)
SARRERAK EROSI Soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekiten dio. Fitxa Teknikoa Egilea: Mikel Gurrea Eszenografia et Zuzendaria: Fernando Bernués Aktorea: Iñaki Rikarte Argiztapen,a, soinu banda eta proiekzioak: Acrónica Producciones Jantzitegia: Ana Turrillas Irudiak: Mikel Gurrea Koordinazio Teknikoa: Edi Naudó Lantalde Teknikoa: Edi Naudó, Dani … [Irakurri gehiago...] about “SOKA” – GAZTESZENA (EGIA K.E.)
“ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” – LEKAIO K. E. – (URNIETA)
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Fitxa Artistikoa Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria Musiko-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos Argiztapena: David Rodríguez Soinua: Oier Landa Diseinu Grafikoa: Paradox Argazkiak: Guillermo … [Irakurri gehiago...] about “ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” – LEKAIO K. E. – (URNIETA)