SARRERAK EROSI Biltegitik irten gabe, globoz, itsasontziz edo gameluz, istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan. KARTOIBIRAKA antzezlanak gogoratzen digu pertsona makinatik bereizten duen ezaugarria: jolasteko eta sortzeko gaitasuna. … [Irakurri gehiago...] about “KARTOIBIRAKA” – AMAIA KULTUR ZENTROA – (IRUN)
umeentzako antzerkia
“KONTUKANTARI 2. MENDIAN IBILTARI” – ERMUA ANTZOKIA (ERMUA)
SARRERAK EROSI Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontorrera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta... Txist! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero... Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea. FITXA TEKNIKOA Konpainia: Laenananaranja Jatorrizko ideia: Sandra Fdez. Agirre eta Mikel Pikaza Zuzendaria: Jon Koldo Vázquez Testua: Mikel Pikaza eta Jon Koldo Vázquez Abeslaria: Sandra Fdez. Agirre / Aintzane Crujeiras Musika eta musika-konponketak: Roberto Castro "Boti" Panpina-eragileak: Marta Alvarez, Itziar Fragua / Miren Larrea, Iñigo Eibar / Jon Koldo Vázquez Argiztapena: Víctor Palacio Musika: Roberto Castro “Boti” y David Nanclares Soinu-teknikaria: Mikel Izquierdo Iraupena: 50 … [Irakurri gehiago...] about “KONTUKANTARI 2. MENDIAN IBILTARI” – ERMUA ANTZOKIA (ERMUA)
“LINBO PLANETA” – ANDRES ISASI MUSIKA ESKOLA – (GETXO)
SARRERAK EROSI Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika. Fitxa artistikoa Idazketa … [Irakurri gehiago...] about “LINBO PLANETA” – ANDRES ISASI MUSIKA ESKOLA – (GETXO)