Maiatzaren 20an XXII. Arte Eszenikoen Max Sariak ospatuko dira SGAE Fundazioaren eskutik, Valladolideko udalaren laguntza, Unibertsitateen Fundazioaren laguntza eta Gaztela eta Leongo Goi Mailako Ikaskuntzaren laguntzarekin. Zeremonia, Valladolideko Calderon antzokian izango da. Zer dira Max Sariak? Arte Eszenikoen Max Sariak orain dela 21 urte sortu ziren eta helburutzat Arte Eszenikoen inguruan sortzen diren urteko lan eta produkzio profesionalak saritzea du. Sarien edizio guztiak erkidego ezberdinetan ospatu dira, beti ere ikuskizuna aurrera eramateko leku esanguratsuak bilatuz. Sariak maila ezberdinetan banatzen dira, guztira 22 sari izanik. Sari ospetsuenetarikoa Ohorezko Max Saria da, esparru ezberdinetako pertsona famatuei eman ohi zaiena. Max Sarien historia 1998an, Autore eta Argitaratzaileeen Elkarte Nagusiak (SGAE), Arte Eszenikoen Max Sariak sortu zituen. Lehen aipatu bezala, ekitaldi hau erkidego ezberdinetan ospatu izan da, baina sari … [Irakurri gehiago...] about Maiatzaren 20an Max Sariak ospatuko dira