Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten. Fitxa: Egilea: Gartxot Unsain Letona Zuzendaritza: Florentino Badiola Antzezleak: Maryse Urruty, Jon Koldo Vázquez eta Javier Fernandez Zuzendaritza teknikoa: ATX Teatroa Produkzioa: ATX Teatroa Musika: Gartxot Unsain Letona Eszenografia: ATX Teatroa Jantziak: Idoia Beratarbide … [Irakurri gehiago...] about “KASKAROT” – LEITZAKO HERRI ARETOA – (LEITZA)
euskal antzerkia
“ITSAS BEHERA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI - ITSAS BEHERA Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean isolatutako bi gizabanako, irteera baten bila dabiltza. Gogo handirik gabe egiten dute, funtsean badakitelako hor ondo daudela. Behintzat, egon badaude: ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Batak bestea dauka eta elkar zaintzeko beharra sumatzen dute. Heroiaren irudia errealitate sendoago baterako atetzat hartzen dute. Baina seguruenik giltzaz itxita egongo da. Itsas Behera izenburuak erreferentzia egiten die marea bizietarako prestaturik dauden pertsona horiei, gehienetan gizonei, beren etxea defendatzeko edo “gizadiak aurre egiten dien gai handietako edozeinen alde borrokatzeko” baina ez dira gai itsasbeherari aurre egiteko, harri zorrotzen mantu bat uzten baitu airean, lotsagabeki erakusten baitu ohean utzitako zabor guztia, geologiak begibistan uzten dituen mendeetako emozio ezkutuak, hurrengo glaziazioaren zain. Fitxa artistikoa Egileak: Espe López , Javier Barandiarán. Unai López de … [Irakurri gehiago...] about “ITSAS BEHERA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
“LA TARARA” – KULTURGUNEA – (TAFALLA)
SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan. Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La … [Irakurri gehiago...] about “LA TARARA” – KULTURGUNEA – (TAFALLA)
“ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – TOPIC – (TOLOSA)
SARRERAK EROSI - ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta. Egilea: Jean Gionno Egokitzapena: Kike Díaz de Rada, José Carlos García Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaria José Carlos García Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada Musika konposizioa: Fran Lasuen Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre, Fran Lasuen Argiztapenaren diseinua: Ion Chavez Irudiak: Maialen Belaustegoitia … [Irakurri gehiago...] about “ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – TOPIC – (TOLOSA)
“EL REY TUERTO” – CASA DE CULTURA DE BERIAIN – (BERIAIN)
Bi lagunek, Lidiak eta Sandrak, denbora luze daramate elkar ikusi gabe eta euren bikotekideak ezagutzeko afari bat antolatzea erabaki dute. David, istiluen aurkako polizia bat, eta Ignacio, manifestazio batean gomazko bola batek jota begi bat galdu duen gizarte-dokumentalista bat dira. Politikari baten diskurtsoek animatuko dute, gainera, afaria. Horrela hasten da sinesmenen hauskortasunari, rol sozialen izaerari eta egiaren bilaketari buruzko komedia garratz bat. El rey tuertok adierazpen-eskubidea, kontrol soziala, indarraren erabilera neurrigabearen etika eta morala elkartzen diren bidegurutzean jarri nahi gaitu. AKTOREAK Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Ion Barbarin eta Oier Zuñiga. LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA Zuzendaria: Fernando Bernués Egilea: Marc Crehuet Eszenografiaren diseinua: Fernando Bernués Jantziak: Ana Turrillas Argiztapenaren diseinua eta gauzatzea: David Bernués (Acrónica Producciones) Ekoizpena: Ane … [Irakurri gehiago...] about “EL REY TUERTO” – CASA DE CULTURA DE BERIAIN – (BERIAIN)
“EL INCONVENIENTE” – ERMUA ANTZOKIA – ESTRENO EN EUSKADI – (ERMUA)
SARRERAK EROSI - EL INCONVENIENTE Luisek auzoa beti izan du gustuko. "Itxurazko" zonaldea dela nabari da. Eta bera, ez dago ukatzerik, "itxurazko" mutil ona ere bada. Higiezinen agentziak eskaintzen dion pisuak behar duen guztia du. Soilik "eragozpen" txiki bat du: "hiltzear" dagoen pisuko jabeak bertan biziko da zendu arte. Luisek pisua erosi eta itxarotea erabaki du... Fitxa artistikoa Egilea eta zuzendaria: Juan Carlos Rubio Antzezleak: Kiti Mánver, Cristóbal Suárez, Marta Velilla Iraupena: 90 min. … [Irakurri gehiago...] about “EL INCONVENIENTE” – ERMUA ANTZOKIA – ESTRENO EN EUSKADI – (ERMUA)