SARRERAK EROSI - KUTSIDAZU BIDEA IXABEL (MUSIKALA) Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Joxean Sagastizabalen eleberri dibertigarrian oinarritutako komedia musikal honetan ikusiko dugun bezala, Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak “a kuppela” abesten eta behiak dantzan. Fitxa artistikoa Jatorrizko egilea: Joxean Sagastizabal … [Irakurri gehiago...] about “KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL (MUSIKALA)” – ZALLA ZINE ANTZOKIA – (ZALLA)
euskal antzerkia
“ALBUM” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI - ALBUM Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da. Ongi etorri gure kaiolara. Fitxa artistikoa Egilea: Formol Laborategia Zuzendaria: Edurne Azkarate Antzezleak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren Bidelagunak: Metrokoadroka Sormen Laborategia … [Irakurri gehiago...] about “ALBUM” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
“REY DESNUDO Y CHICO MUERTO” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
SARRERAK EROSI - REY DESNUDO Y CHICO MUERTO ‘Rey Desnudo y Chico Muerto’ 58 segundotan gertatzen da, Bilboko Doña Casilda parkean, 2016-ko ekaineko egunsenti baten. Bi pertsona: Jon Zabalbide eta Christian Odriozola. Elkar topatzen duten begirada bi. Bideo biral bat. 58 segundo horiek hedatu eta uzkurtu egiten dira, denborak egiten duen bezala, eta 58 segundo horiek bi mila urte atzera egiten dute, enperadore nerabe baten Antzinako Erromara; 58 segundo Federiko II.a izango denaren Prusiara itzultzen dira, bigarren izan aurretik eta errege izan aurretik; 58 segundo 1986ko Japoniara salto, hogeita hamar urte atzera, eta 58 segundo, mila milioi anonimoen esperientziak gordetzen dituztenak, eta denbora tarte horretan partekatzen dituzte espazioa eta denbora errege hilek eta mutil biluziek. 58 segundotan, klase eta jatorri desberdineko baina errealitate bereko gizon-emakumeak harrapatuta geratzen dira, eta hauxe da haien errealitatea: norbait maitatzea modu ez-konbentzional batean. Gau … [Irakurri gehiago...] about “REY DESNUDO Y CHICO MUERTO” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
“ALTSASU” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
SARRERAK EROSI - ALTSASU 2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernaren atarian, istilu bat izan zen, eta herriko zenbait bizilagun, Guardia Zibileko bi agente eta haien bikotekideak tartean izan ziren. Emaitza: bi atxilotu eta orkatila bat, agenteetako batena, hautsita. 24 ordu baino gutxiagoan, Altsasu telebistako plato bihurtzen da, eta handik gutxira, auzia Estatuko auzi bihurtzen da, garai guztietako prozesu judizial nahasgarrienetako bat bihurtuz. Gaur egun, hainbat gaztek hirugarren graduan jarraitzen duten bitartean, goizalde hartan benetan gertatu zena ez da judizialki berreraiki. … [Irakurri gehiago...] about “ALTSASU” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
“ALDERRAY” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)
SARRERAK EROSI - ALDERRAY Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio. Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa. Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean. Fitxa artistikoa Autor y director: Patxo Telleria Intérpretes: Mikel Martinez, Sandra Fdez. … [Irakurri gehiago...] about “ALDERRAY” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)
“LUBAKI LAINOTSUA” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
SARRERAK EROSI - LUBAKI LAINOTSUA Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,....badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak... Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak.....Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta. Fitxa artistikoa Ideia: ATX Teatroa Zuzendaritza: ATX Teatroa Kanpo begirada: Ximun Fuchs Antzezleak: Javier … [Irakurri gehiago...] about “LUBAKI LAINOTSUA” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)