AMEZTU produkzioak 2006an sortutako antzerki taldea da. Ordutik 1.000 antzezpen baino gehiago egin ditu Euskal Herri zein estatuko antzoki, enparantza, areto eta kaleetan. Hainbat feria zein jaialditan gonbidatuta izan da, hala nola: Tarrega, FETEN, kaldearte (publikoaren saria), Kalerki, Araiako umore jaialdia… Organik Ausarta, bihotz oneko eta bio-abenturazalea den Mr Naturalek, barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die; Zaintzeko eta maitatuak izateko eskatzen dute, izan ere haiek dira munduko edertasundistira nagusienak. Baina Mr Naturalek badauka bere itzala, sabeleko alde ilunetik ateratzen dena, “Yoyo” izenekoa. Jatun krudel galanta da! Bere gosearekin bizitza etxekotu eta esklabo bihurtu nahi du berak pentsatzen bait du landare guztien jaun ta jabea dela eta eskubiderik ez dutela. Mr Naturalek bere itzala besarkatu egingo du, eta holan bere alde ona askatu egingo du maitasunez betetako bizitza lortuz. Izan ere Ama-Lurra maitatzea, Ama-lurran … [Irakurri gehiago...] about “ORGANIK” – PLAZA – (ARRAZUA-UBARRUN)
euskal antzerkia
“GRIMM ANAIEN PARKEA” – PARQUE DEL FERIAL – (ZORROTZA)
Ehiza-egun berri bat Afrikako oihanean. Orroek, oihuek eta aldarriek betetzen dute atmosfera. Bat-batean, isilik. Oihana ikaratu egiten da haur baten negarraren aurrean. Tximino handiak, jakin-minez, haurrarengana hurbiltzen ari dira. Kala, bere kumea hil berria, haurra adoptatzea erabakitzen du. 25 urte geroago Londresen Lord Greystoke VII.ak, ingeles noble batek, hiriko zooko animaliak askatu berri ditu eta psikoanalista bera zela konbentzitzen saiatuko da. Tarzan, oihaneko erregea. … [Irakurri gehiago...] about “GRIMM ANAIEN PARKEA” – PARQUE DEL FERIAL – (ZORROTZA)
“TODAS LAS HIJAS” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI Todas las hijas bost emakume aktoreren historia da. Haien bizitzaren ipuina da. Bost emakumek hitz egiten dute hitz egiteko beharra dutelako, honaino nola iritsi diren kontatzeko, beren bizitzak eta artea nola bizi izan dituzten adierazteko eta galdera honi erantzuteko: zergatik sentitzen duten kezka bat beren bularraren barren-barrenean, bihotzaren eta biriken artean, sentimenduak eta arnasa kokatzen diren lekuan. Agian, mina da; edo beldurra, besterik ez; edo adina; edo bakardadea; edo maitasuna, batzuetan min ematen baitu; edo trebeska geratu den barre bat. Baina denak gogoratzen dira beren amaz, horregatik dira denak alabak. Emakumeen beldurretan barrena eginiko bidaia da. Gemma Martínezen proiektu bat, David Caiñak idatzia eta Andrés Limak zuzendua. Fitxa artistikoa GEMMA MARTÍNEZen ideia original batetik abiatuta. Aktoreak: ANE GABARAIN, GEMMA MARTÍNEZ, MARIBEL SALAS, SOL MAGUNA, VITO ROGADO. Testuak: DAVID CAIÑA. Zuzendaritza: ANDRÉS … [Irakurri gehiago...] about “TODAS LAS HIJAS” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“LANDETXOKO GAUAK 2023: DEMODE QUARTET” – IZENADUBA – (MUNGIA)
Demodé Quartet duela hamabi urte sortu zen, a capella kantua eta umorea nahasten dituen konpainia artistiko gisa. Laukotea era guztietako ikuskizun musikalak ere ekoizten dituen konpainia honen lokomotora da. A capella abestea da haien funtsa–oinarriekin edo instrumentuekin–, ikuskizunak –kalekoak edo aretoetarako, euskaraz edo gaztelaniaz, haurrentzat edo publiko guztientzat–, galak –serioak leku dotoreetan edo lotsagabeak leku informal eta dibertigarrietan–.… Donostiako Zinemaldiako, 2016ko Europako Kultur Hiriburuko edo Basque Culinary Centerren inaugurazioko galak ireki dituzte eta, estatu osoko antzoki askotan aritzeaz gain, putzua saltatu eta Kubako Arte Fabrikan aritu dira. 2021ean, Kutsidazu bidea, Ixabel Musikala ikuskizuna sortu zuten eta, horren bidez, musika ikuskizun onenaren Max Saria jaso zuten. … [Irakurri gehiago...] about “LANDETXOKO GAUAK 2023: DEMODE QUARTET” – IZENADUBA – (MUNGIA)
“HONDAMENDIA” – HERRI ANTZOKIA – (ORDIZIA)
SARRERAK EROSI Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: Covid-a heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – HERRI ANTZOKIA – (ORDIZIA)
“JUICIO AL EXTRANJERO” – TEATRO GAYARRE ANTZOKIA – (PAMPLONA)
COMPRAR ENTRADAS Albert Camusek idatzitako El extranjero eleberriko protagonistaren epaiketa simulatzen duen antzezlana, 100%-ean parte-hartzailea. Mersol jaunak, hondartzan zebilela, itxurazko arrazoirik gabeko hilketa bat egin du. Krimena aurrez pentsatua edo ustekabekoa izan al da? Ikuslegoak erabakiko du jatorrizko eleberriko protagonistaren etorkizuna. Indubio Teatroren ekoizpena. IRAUPENA 80 minutu FITXA ARTISTIKOA Dirección y dramaturgia | Zuzendaritza eta dramaturgia: Iñigo Santacana. Intérpretes | Antzezleak: Manuel Pico, Luis Maesso, Iñigo Santacana. Asesoría escénica y dramatúrgica | Aholkularitza eszeniko eta dramaturgikoa: Carlos Tuñón. Escenografía e iluminación | Eszenografia eta argiztapena: Alessandro Arcangeli. Fotos | Argazkiak: Alessandro Arcangeli. … [Irakurri gehiago...] about “JUICIO AL EXTRANJERO” – TEATRO GAYARRE ANTZOKIA – (PAMPLONA)