SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan. Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La … [Irakurri gehiago...] about “TARARA” – EHUKO ARETOA – (BILBAO)
euskal antzerkia
“LUCHA Y METAMORFOSIS DE UNA MUJER” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Amaren gaztetako autorretratua nahi gabe aurkitu ondoren, Éduard Louisek emakume haren figura dakar gogora: baztertua, menperatua, gizonen indarkeriak umiliatua, 45 urterekin matxinatu eta ihes egingo du eta, poliki-poliki, bere askatasuna eraiki. Gizarte patriarkalak, familiak eta semeak ere suntsitu duten emakumearen metamorfosia ikusiko dugu, semearekin berriro elkartu eta horrek amaren duintasuna aldarrikatu aurretik. Antzezlan honetan, argazki-erretratutik haratago joanda, Eneko Sagardoyk gorpuzten duen Éduard Louisek berak agertokira gonbidatzen du, une oro, ama (Lucía Quintana). Presentzia isila da —ama gutxitan eta labur mintzatuko da—, baina indartsua, haren lehen planoa bi aldetan proiektatuko baita agertokian. Testuak ez du amore ematen eta autokritikaren zintzotasun ausarta erakusten du. Hala, testu horren zoko emozionaletan zehar batetik bestera dabilen ama ikusiko du publikoak proiekzio horretan. Amaren eta semearen arteko aitortzazko elkarrizketa … [Irakurri gehiago...] about “LUCHA Y METAMORFOSIS DE UNA MUJER” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“EZ DOK HIRU AKUSTIKOA” – LANDETXE KULTUR ARETOA – (OIARTZUN)
SARRERAK EROSI TARTEAN TEATROAk, bere filosofiari jarraituz (bere lana ahalik eta gehien zabaltzea), EZ DOK HIRU ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du. Formatu berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira, Adrian Garcia de los Ojos musikari-aktorea lagun dutela. Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, zuzeneko musikaren indarra gordeko du, eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria. Fitxa artistikoa Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria Musikari-aktorea: Adrián García de los Ojos … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK HIRU AKUSTIKOA” – LANDETXE KULTUR ARETOA – (OIARTZUN)
“KORTXOAREN DILEMA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA-ETXANO)
SARRERAK EROSI Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte) Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hori. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Haien ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukoa, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru horren salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da. Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera … [Irakurri gehiago...] about “KORTXOAREN DILEMA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA-ETXANO)
“EL INCONVENIENTE” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI Egilea eta Zuzendaria / Autor y Director: Juan Carlos Rubio Zineman arrakasta handia lortu ondoren, Juan Carlos Rubiok “El inconveniente” filmaren antzerki-bertsioa berregokitu eta zuzentzen du. Komedia honek Luisen istorioa gerturatzen digu, auzo on batean pisua bilatzen duen mutil on batena. Higiezinetako agenteak Luisen gustuko ezaugarri guztiak dituen etxebizitza eskaini dio: prezio merkea, zabalera, argiatasuna eta ikuspegi ederrak. Eragozpen txiki bat baino ez du: jabea pisuan biziko da hil arte. Lolari (hirurogeita hamabost urte) bi aldiz egin diote bihotzeko ebakuntza eta, zalantzarik gabe, ez du askoz gehiago jasango... edo agian bai. … [Irakurri gehiago...] about “EL INCONVENIENTE” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“ESNEAREN KOLOREKOA” – (LASARTE)
SARRERAK EROSI Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten. Maryk, 1830eko Ingalaterrako landetxe batean familiarekin bizi den hamabost urteko neska batek, esnearen koloreko ilea du. Gainera, hanka batean akats fisiko batez jaio zen. Hala ere, zigor familiarrari iskin egitea lortu du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan, irakurtzen eta idazten ikasteko aukera du, liburuetan «marra beltz pila bat» ikusteari uzteko aukera. Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela konturatzen da; hori dela eta, bere istorioa kontatzeko ahalmena besterik ez zaio geratzen Maryri. Nell Leyshon idazle ingelesak pertsonaia bereziz betetako mikrokosmos izugarri bat birsortu du, edertasun tragiko batekin; hori guztia urtaroen eta baserriko lanen … [Irakurri gehiago...] about “ESNEAREN KOLOREKOA” – (LASARTE)