SARRERAK EROSI - ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta. Egilea: Jean Gionno Egokitzapena: Kike Díaz de Rada, José Carlos García Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaria José Carlos García Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada Musika konposizioa: Fran Lasuen Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre, Fran Lasuen Argiztapenaren diseinua: Ion Chavez Irudiak: Maialen Belaustegoitia … [Irakurri gehiago...] about “ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
euskal antzerkia
“LEIHOAK” – CENTRO CULTURAL LUGARITZ – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI - LEIOAK Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Albisteek hotz eta elur olatu handi bati buruz hitz egiten dute. Etxetik ez irtetea gomendatzen da. Emakumea aspertuta eta atsekabetuta dago, leihotik begira geratzen da eta leihoaren lurrunaren gainean marrazten hasten da. Gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duena, ilargiaren argitan dantzan ari diren bere beso loretsuekin. Emakumea ez dago bakarrik gauean, bere iruditeriak laguntzen dio. Konpainia: Paraiso Antzerkia Egiletza: Rosa A. García, Jesús Nieto, Pedro Guirao Zuzendaritza: Jesús Nieto Antzezleak: Rosa A. García, Jone Amezaga Adina: 2 eta 5 urte bitartean Iraupena: 40 m Prezioa: 12 € (heldu bat + haur bat) Leku mugatuak Erabateko estreinaldia … [Irakurri gehiago...] about “LEIHOAK” – CENTRO CULTURAL LUGARITZ – (DONOSTIA)
“TARARA” – LEKUONA FABRIKA – (ERRENTERIA) – ESTREINALDIA
SARRERAK EROSI - TARARA SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan. Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren … [Irakurri gehiago...] about “TARARA” – LEKUONA FABRIKA – (ERRENTERIA) – ESTREINALDIA
“GANAR” – AUDITORIO DEL CARMEN – (SANGÜESA)
SARRERAK EROSI - IRABAZI “Partehartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu… erdibideko mediokre bat izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort- eremua, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzu aematen dion dekalogoa eratu du. Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Mediokreak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu? Fitxa Gidoia, aktorea eta zuzendaria: Jon Plazaola … [Irakurri gehiago...] about “GANAR” – AUDITORIO DEL CARMEN – (SANGÜESA)
“ALTSASU” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)
SARRERAK EROSI - ALTSASU 2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten. COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; … [Irakurri gehiago...] about “ALTSASU” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)