SARRERAK EROSI Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte) Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hori. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Haien ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukoa, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru horren salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da. Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera … [Irakurri gehiago...] about “KORTXOAREN DILEMA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA-ETXANO)
euskal antzerkia
“HAMALAU BAKARRIZKETA” – (BILBAO)
Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen. Fitxa Testua: Lutxo Egia Aktorea: Mikel Martinez Ekoizpena: Tartean Teatroa Iraupena: 20 minutu … [Irakurri gehiago...] about “HAMALAU BAKARRIZKETA” – (BILBAO)
“HISTORIAS DE UN BAÚL” – PÉRGOLA DEL PARQUE DE DOÑA CASILDA – (BILBAO)
2024ko Bilbao Basque Fest egitarauaren barruan. … [Irakurri gehiago...] about “HISTORIAS DE UN BAÚL” – PÉRGOLA DEL PARQUE DE DOÑA CASILDA – (BILBAO)
“SEXBERDINAK” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria eman ondoren, obra saritua antzeztuko da. Mireia Gabilondoren gidaritzapean, Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia ditu protagonista antzezlan honek. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, hainbat beldur, amets eta ilusio ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta... Fitxa artistikoa … [Irakurri gehiago...] about “SEXBERDINAK” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
“YERMA” – SAROBE – (URNIETA)
SARRERAK EROSI Bera artista bilbotar ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako emakumea. Bere amak inoiz besarkatu ez zuen pertsona hori... Eta bere bikote ohia ama izatea aukera bat izan zen norbait. Hau da gure YERMAren eszenatokia. Eszenatoki bat non emakume gazte hau tekila bat bezala jariatzen den Puerto Escondido, bhang lassi bat bezala Goan, garagardo hotz bat bezala Alexanderplatzen. Agian sakrilegioa da YERMA bat planteatzea Lorcaren hitzik gabe, baina honek gaur egun seme albarik izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez hitz egin haietaz. Eta BERA bezalakoak dira: emakume arrakastatsuak beren lanetan, modako jatetxeetan afaltzen dutenak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan desmelenatzen direnak, Iphone eta gizarte-zirkulu inbidiagarriak dituztenak. Emakumeak; emakume normalak, independenteak, bikotekideekin, itxurazko … [Irakurri gehiago...] about “YERMA” – SAROBE – (URNIETA)
“BO JAUNA” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
SARRERAK EROSI Hiru zerbitzariak ohituta daude Bo jaunak dioen guztia betetzera. Bizitza osoa daramate bere aginduetara, hura ume bat zenetik. Batzuetan imajinatzen dute zer izan zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea beren eskuetan izatea eta ez beste inoren menpe egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek bere zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia txikia zenean, zerbitzariek “Ez!” esateko aukera izan zuten, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana oso zerbitzupekoa da, oso menpekoa, baina halako batean “Ez!” esateko aukera berri bat sortu da. Fitxa artistikoa Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi. Zuzendaritza laguntzailea: Javi Tirado. Antzezleak: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renovales, Anduriña Zurutuza. Musika: Adrián Garcia de los Ojos. Adina: 3 urtetik aurrera. … [Irakurri gehiago...] about “BO JAUNA” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)