Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak. Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatsua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko... FITXA Egileak: Hnos. Grimm anaiak Zuzendaria: Anartz Zuazua Antzezleak: Kepa Errasti, Libe Aranburu eta Asier Oruesagasti. Iraupena: 50 min. Adina: + 5 … [Irakurri gehiago...] about “HANSEL ETA GRETEL” – BAZTARTXO UDAL ANTZOKIA – (AZKOITIA)
EUKAL ANTZERKIA
“ZALDI URDINA” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)
Sinopsis Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Fitxa Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga Zuzendaritza: Ximun Fuchs Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)
“LILURAREN LABORATEGIA” – SALA NIESSEN ARETOA – (ERRENTERIA)
SARRERAK EROSI Ilusioaren laborategia familia guztiarentzako ikuskizuna da, non ikusleak magiaren sekretu handietan sartzen diren. Ia ordubeteko pieza da, eta fantasiak eta abenturak eskutik doaz bi zientzialariren bidez. Beren laborategian prestatzen dute ikusmena Ladelai mago handiaren trukoetarako. Lebitazioek, agerpenek, hipnosiak eta hamaika efektu magiko gehiagok haurrak eta helduak gozaraziko dituzte modu ludiko eta hezitzailean. Musika zuzenean joko dute, eta bertaratuek parte hartuko dute. Ikuskizunaren erritmo biziari esker, inork ez du inoiz ahaztuko. FICHA ARTISTIKOA Egilea: Enric Magoo (Enric Ruiz Blanch) Egokitzapena: Iñaki Ruiz de Galarreta, Miguel Molina Itzulpena: Olatz Beobide Zuzendaritza: Miguel Molina Iluminazioa: Jorge Urrizola Musika: Run Down-E Ekoizpena: Feeling Entertainment, Iñaki Ruiz de Galarreta Zuzendaritza teknikoa: Jorge Urrizola Eszenografia: Asier Sancho Jantziak :Cristina Martínez Argia eta … [Irakurri gehiago...] about “LILURAREN LABORATEGIA” – SALA NIESSEN ARETOA – (ERRENTERIA)