SARRERAK EROSI - HNUY ILLA Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: ‘Hnuy illa nyha majah yahoo’. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu eta HNUY ILLA ikuskizuna, liburutik aukeratutako poesiaetan oinarritzen da. Liburuaren 25. urtemuga baliatuz, Kukai Dantzak, Tanttaka konpainiaren laguntzaz, liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat egiteari ekin dio. Horrela, egindakoak jaso, berritu eta publikoaren esku jarri dute hain kuttun duten proiektua. Fitxa artistikoa Poemak: Joseba Sarrionandia. Zuzendaritza eszenikoa: Mireia Gabilondo. Koreografia: Jon Maya Sein. Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Urko Mitxelena. Musika: Iñaki Salvador. Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano. Ikus-entzunezkoen disinua: David Bernués. Jantzien diseinua: Ana Turrillas. Laguntzaile … [Irakurri gehiago...] about “HNUY ILLA” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
danza
“DEAD” – BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
Hil aurretik, bizi. Zenbat zama dugu gure gain ematen dugun urrats bakoitzeko? Itxurakerietan ibiltzen gara, inondik inora sostengatu ezin den segurtasun bat lortu nahian. Oinordetzan jasotako sinesmen eta ereduek txotxongiloak bagina bezala gidatzen dute gure bizitza. Hori ulertzeak lagundu egiten digu; erabakitzeak eraldatu eta aske bihurtzen gaitu. Norberaren esperientziaren mugak gainditzea, Bizirik hiltzeko beste modu bat da, hil aurretik BIZItzeko leiho irekia. … [Irakurri gehiago...] about “DEAD” – BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
“METAMORPHOSIS DANCE: PRISMA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (VITORIA-GASTEIZ)
SARRERAK EROSI - METAMORPHOSIS DANCE Metamorphosis Dancez hitz egitea orekaz, dotoreziaz, enigmaz, doitasunaz eta abangoardiaz hitz egitea da; mugimendu irmoez eta araztuez, bilaketa etengabe eta nekaezinaz. Bere azken lana –Prisma–, hausnarketara gonbidatuko gaituen esperientzia sentsorial liluragarria da. Identitatea, konpromisoa, eraldaketa eta antzeko beste kontzeptu batzuk zipriztinduko dute ikuskizun sortu berria. Mugimendu zehatzak, irmoak, eszenografia dinamiko eta erakargarria, eta argien eta zuzeneko musikaren adierazpen-aukerak mugara eramateko saioa... Horra Iratxe Ansak eta Igor Bacovich-ek sortu duten piezaren benetako protagonistak. Ikerketa zorrotz batetik abiatuta, sortzaileek terrorismoaren biktimenganako hurbilketa artistiko bat proposatzen dute, molde unibertsalean. Prisma pieza argitsu, iradokitzaile eta enpatikoa da, gatazkaz eta norbere arazoak gainditzeari buruz mintzo dena, sendotasunaz eta borrokaz. Funtsean, galdera batek inguratzen du hausnarketa: nola … [Irakurri gehiago...] about “METAMORPHOSIS DANCE: PRISMA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (VITORIA-GASTEIZ)
“UR BIZITAN” – CENTRO SOCIOCULTURAL – (ZIGOITIA)
Zer da garapena? Behartu ahal dezake ekonomiaren aitzakiak inor bere bizimodua aldatzera? bere etxetik alde egitera? bere bigarren gorputza den etxea desjabetzera? Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat. Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat. Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz. FITXA ARTISTIKOA: HASIERAKO IDEIA ETA ABIAPUNTUAREN PLANTEAMENDUA: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide GIDOIA: Koldo Izagirre ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Aiert Beobide MUSIKA: Pascal Gaigne ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Olatz Beobide PRODUKZIOA: Iurre Aranburu JANTZIAK: Ramón … [Irakurri gehiago...] about “UR BIZITAN” – CENTRO SOCIOCULTURAL – (ZIGOITIA)
“DYE DYE” – PLAZA ASTILLERO – (PLENTZIA)
Hitzek, mugimenduek, emozioek, esperientziek eta beste pertsona batzuekiko elkarrekintzek gure funtsa blaitu eta kolore anitzez betetzen dute. Guk gure tonuerekin besteen funtsak blaitzen ditugun eran. Tonuerak ez dira mugiezinak; pertsonen funtsak ere ez. Aitzitik, biek etengabe, tindatu, diluitu eta elkar hartzen dute tonuera berriak sortzeko. Kolore berriak. DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonak beren kolore paletak partekatzen dituzte, beren bagajea, beren bizitza; biak ortzadar berri batean funditzera iritsi arte. Fitxa artistikoa Iraupena: 25 minutu Zuzendaria: Asier Zabaleta Interpretazioa: IdoiaRodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernan Arenas Rubiano Koreografia: Asier Zabaleta Koreografia-materialaren sorrera: IdoiaRodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernan Arenas Rubiano Jatorrizko Musika: Iñar Sastre ERTZA Asier Zabaleta dantzari eta koreografia-egilearen eskutik sortu zen 2004an, arte-diziplina ezberdinen eta dantza garaikidearen … [Irakurri gehiago...] about “DYE DYE” – PLAZA ASTILLERO – (PLENTZIA)
“MÍMESIS” – IGLESIA DE SANTO TOMÁS – (ARRAZTU)
INFORMAZIO GEHIAGO - MÍMESIS Mímesis se concibe como un ritual escénico iniciático para la primera infancia y sus familias, que construye un ecosistema escénico para que sea habitado y compartido por intérpretes y familias participantes. Al igual que las anteriores producciones de Zig Zag Danza para la Primera Infancia, mimesis es una propuesta que parte de la honestidad y el respeto, preservando la capacidad de desarrollo creativo de los públicos más pequeños, una cuidada producción internacional de más de tres años realizada entre España y Alemania. … [Irakurri gehiago...] about “MÍMESIS” – IGLESIA DE SANTO TOMÁS – (ARRAZTU)