Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta. Egilea: Jean Gionno Egokitzapena: Kike Díaz de Rada, José Carlos García Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaria José Carlos García Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada Musika konposizioa: Fran Lasuen Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre, Fran Lasuen Argiztapenaren diseinua: Ion Chavez Irudiak: Maialen Belaustegoitia Eszenografia eta atrezzoa: Javi Tirado Jantziak: Ikerne … [Irakurri gehiago...] about “ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)
antzerkia euskeraz
“EZ DOK ERO” – UDAL ARETOA – (MUNITIBAR)
TARTEAN TEATROAk, bere filosofiari jarraituz (bere lana ahalik eta gehien zabaltzea), EZ DOK HIRU ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du. Formatu berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira, Adrian Garcia de los Ojos musikari-aktorea lagun dutela. Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, zuzeneko musikaren indarra gordeko du, eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria. Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria Musikari-aktorea: Adrián García de los Ojos … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – UDAL ARETOA – (MUNITIBAR)
“WINONA ETA GRACE” – IMANOL LARZABAL ARETOA – (LUGARITZ)
«Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume…» Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. «Zer izan nahi dugu?» galdera egitetik «Nor gara?» galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta «norbait» izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Bidaia horretan, aitorpen, negar, txorakeria, abesti eta barre artean, gure bi protagonistek dute. Ainhoa Artetxe eta Graciela Doriz dira Alex Gerediagaren eta Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen protagonistak. Khea Ziaterren proposamenek kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko harremana … [Irakurri gehiago...] about “WINONA ETA GRACE” – IMANOL LARZABAL ARETOA – (LUGARITZ)
“LUBAKI LAINOTSUA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI - LUBAKI LAINOTSUA Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,....badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak... Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak.....Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta. Fitxa artistikoa Ideia: ATX Teatroa Zuzendaritza: ATX Teatroa Kanpo begirada: Ximun Fuchs Antzezleak: Javier … [Irakurri gehiago...] about “LUBAKI LAINOTSUA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
“KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL (MUSIKALA)” – ZALLA ZINE ANTZOKIA – (ZALLA)
SARRERAK EROSI - KUTSIDAZU BIDEA IXABEL (MUSIKALA) Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Joxean Sagastizabalen eleberri dibertigarrian oinarritutako komedia musikal honetan ikusiko dugun bezala, Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak “a kuppela” abesten eta behiak dantzan. Fitxa artistikoa Jatorrizko egilea: Joxean Sagastizabal … [Irakurri gehiago...] about “KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL (MUSIKALA)” – ZALLA ZINE ANTZOKIA – (ZALLA)
“ALBUM” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI - ALBUM Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da. Ongi etorri gure kaiolara. Fitxa artistikoa Egilea: Formol Laborategia Zuzendaria: Edurne Azkarate Antzezleak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren Bidelagunak: Metrokoadroka Sormen Laborategia … [Irakurri gehiago...] about “ALBUM” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)