SARRERAK EROSI - HOBE IXILIK! Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira. Egilea: Salomé Lelouch. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Itziar Ituño, Ramón Agirre. … [Irakurri gehiago...] about “HOBE IXILIK!” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
antzerkia euskeraz
“TOTO” – KULTUR ETXEA – (ASTIGARRAGA)
Galdu egin den txakurra eta desagertzen ari den bikotea. Maik eta Joseluk Toto txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. Toto komedia olinpikoa da. Totok belaunaldiz belaunaldi iraun duen sagastien adina dauka edota txakurkume batena ere bai. Totok maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har, eta bere magnitude kosmiko osoan. Joselu, Mai eta Toto, oraintxe bertan, gizateriaren eta animaltasunaren artean daude. Aktoreak: Miren Gojenola, Asier Hernandez. … [Irakurri gehiago...] about “TOTO” – KULTUR ETXEA – (ASTIGARRAGA)
“KELONIA ETA ITSASOA” – IMANOL LARZABAL ARETOA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI - KELONIA ETA ITSASOA Ilargirik gabeko gau batek jaioko da dortoka txikia hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera. Abesti itxurako bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak, beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean. Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez. Fitxa artistikoa Zuzendaria: Dora Cantero Musika: Fran Lasuen Aktorea: Nerea Ariznabarreta Musika zuzenean: Maider López … [Irakurri gehiago...] about “KELONIA ETA ITSASOA” – IMANOL LARZABAL ARETOA – (DONOSTIA)
“TARARA” – LEIDOR ANTZOKIA – (TOLOSA)
SARRERAK EROSI - TARARA SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan. Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren … [Irakurri gehiago...] about “TARARA” – LEIDOR ANTZOKIA – (TOLOSA)
“HONDAMENDIA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI - HONDAMENDIA Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
“HOBE IXILIK!” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)
SARRERAK EROSI - HOBE IXILIK! Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira. Egilea: Salomé Lelouch. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Itziar Ituño, Ramón Agirre. … [Irakurri gehiago...] about “HOBE IXILIK!” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)