SARRERAK EROSI Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte) Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hori. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Haien ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukoa, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru horren salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da. Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera … [Irakurri gehiago...] about “KORTXOAREN DILEMA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA-ETXANO)
antzerkia euskeraz
“HAMALAU BAKARRIZKETA” – (BILBAO)
Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen. Fitxa Testua: Lutxo Egia Aktorea: Mikel Martinez Ekoizpena: Tartean Teatroa Iraupena: 20 minutu … [Irakurri gehiago...] about “HAMALAU BAKARRIZKETA” – (BILBAO)
“BIHAR ARTE SOILIK” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
SARRERAK EROSI Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek. Bihar arte soilik / Solo hasta mañana harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eginarazi nahi dio ikusleari, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki. Taldea Egilea: David Caiña. Zuzendariak: Gorka Mínguez eta David Caiña. Artistak: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Xanti Korkostegi eta Mikele … [Irakurri gehiago...] about “BIHAR ARTE SOILIK” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
“MASUSTONDOEN PATIOA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI Isabelek hogei urte daramatza jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiatik, sustraietatik eta hazitokitik urrun. Ama, Amparo, gaixotu, eta Isabel etxera itzuliko da bere zaintzan laguntzeko, Candi ahizpak eta aitak arnasa hartzeko aukera izan dezaten, haiek baitira bertan bizi eta egunerokotasunaz arduratzen direnak. Bat-batean, etxea, usainak, soinuak, objektuak, argiak... Isabel eramango dute haurtzarora, nerabezarora, ametsetara, sustraietara, traumetara, sinesmenetara, ilusioetara, amodioetara... Oroitzapen fantastikoak, haurtzaroko oroitzapen guztiak bezala, izan zirenaren eta ustez izandakoaren artean nahasten direnak, nahiaren eta kontatutakoaren artekoak. Eta magia agertuko da, eta haurtxo batek negar egiten du amaren sabelean, itsu batek koloreak eta musika ikusiko ditu. Haurrak Dohainarekin jaioko dira, lehenengo maitasunak arropa garbiaren usaina du, ohitura txarrak ozpinarekin joaten dira, eta beti bezala, dena argiz eta itzalez betetzen da. … [Irakurri gehiago...] about “MASUSTONDOEN PATIOA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
“HAMALAU BAKARRIZKETA” – (AMURRIO)
Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen. Fitxa Testua: Lutxo Egia Aktorea: Mikel Martinez Ekoizpena: Tartean Teatroa Iraupena: 20 minutu … [Irakurri gehiago...] about “HAMALAU BAKARRIZKETA” – (AMURRIO)
“BAGINAREN BAKARRIZKETAK” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
SARRERAK EROSI Baginaren bakarrizketak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeei egindako elkarrizketen emaitza da. Emakumeak, euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen zituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu ziren. Behin eta berriro antzeztu den komedia honek, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamikak sortu eta, lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek emango diete ahotsa emakumeei, poesia, probokazioa eta barrearen bidez. Fitxa artistikoa Egilea: Eve Ensler. Itzulpena: Inma Infiesta. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Zuzendari laguntzailea: Martin Agirre. Interpreteak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain. Eszenografia: La revoltosa. Jantziak eta atrezzoa: Josune Arregi. Argiztapena: Julen Zaballa. Teknikoa: Alfredo Medina Lirio. … [Irakurri gehiago...] about “BAGINAREN BAKARRIZKETAK” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)