Deskribapena
2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua…) diru-laguntzak emateko araubidea ezarriko da.
Modalitatea: Produkzioak II + banaketa
- Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2019/03/16-2019/04/15)
Diru-laguntza jaso dezaketen alorrak
Ekoizpen eszenikoak eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak.
- 2019ko martxoaren 30a baino beranduago eta 2020ko ekainaren 30a baino lehen estreinatutako ekiozpen- eta sorkuntza-proiektuak izatea
- Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketa-plan bat aurkeztea. Banaketa-plana estreinaldia baino hiru hilabete lehenago hasi ahalko da.
Aurrekontuko zuzkidura
400.000
Prestazio ekonomikoa
- 210.000 euro emango zaizkio antzerki-eremuari eta 190.000 euro dantza-eremuari.
- Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 80.000 eurokoa izango da.
- Ekoizpena egitera zuzendutako dirulaguntza ezin izango da 60.000 eurotik gorakoa, ezta aurkeztutako aurrekontuaren %50etik gorakoa ere.
- 28. artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten ekoizpen elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori %55ekoa izango da.
- Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketara zuzendutako dirulaguntza ezin izango da 20.000 eurotik gorakoa izan, eta edozein kasutan ezin izango da ekoizpenari emandako esleipenaren %50 baino handiagoa izan.
- Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren %33ko parte-hartzea izan beharko du.
- Diurlaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen %50.
- Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren %70.
- Edozein kasutan, onuradun berak ezingo du 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urtetan.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea
Pertsona juridiko pribatuak
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Legez eratuta egotea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea
- Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa jarduera eszenikoak garatzea izan beharko
Betekizunak
- Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: Informazio xehetua
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehetua
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea