Bilboko Udalak, Uztailaren 2tik 7ra Luzatuko Den Eta Kaleko Arte Eszenikoen Nazioarte Mailako Panoraman Erreferentziazkoak Diren 26 Konpainia Eta 60 Emanaldi Baino Gehiago Bilduko Dituen Bilboko Kalealdiaren Xix. Edizioa Aurkeztu Du
Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak – BILBOKO KALEALDIAK, bere hemeretzigarren edizioa ospatuko du aurten, eta kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten dituen programazioarekin egingo du, izan ere, kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden zenbait konpainiaren proposamen berrienak bildu ditu. Uztailaren 2tik 7ra 65 emanaldi izango ditugu. Horietako asko, aire zabaleko agertoki handi gisa finkatzen ari den Casilda Iturrizar Parkean izango dira. Aurtengo edizioan parkeak apainketa berezia edukiko du Hiriko ekitaldi nagusietakoa izango den jaialdiari ongi etorria emateko.
Programazioak estatu mailako zazpi estreinaldi jasotzen ditu, kaleko antzerki garbienetik zirku garaikidera, dantzara, kaleko musika bandetara eta Europako clown artista hoberenetako batzuen hautaketara doazenak, horien artean The Primitives, Le Chapito de Nouvelle – Calédonie edo Barada Street.
Euskal konpainia hauek ere euren kaleko lanak eskainiko dituzte: Amaia Elizaran, Ertza, Ganso & Cía, Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea, Miguel Llanes eta Zo-Zongó!!. Bilbo bisitatuko duten 26 konpainietatik 14 Estatu kanpotik datoz, gehienak Frantziatik, baina baita Erresuma Batutik, Belgikatik eta Italiatik ere.
Casilda Iturrizar parkea jaialdiko aire zabaleko antzoki handi gisa finkatu da, bi zirku karpa eta programazioaren parte handia jasoko baititu, Euskal Museoarekin, Areatza inguruarekin, Arriaga Antzokiaren kanpoaldearekin eta Plaza Barriarekin batera.
-
Programación del Kalealdia 2018: