Ekainak 7, 8 eta 9an Kaldearte-ren XIV. edizioa ospatuko da Gasteizko kaleetan, hiriko Kultura Zerbitzuak antolatua. Antzerki jaialdiak, 35 konpainiek eginiko 70 espektakulu barne hartuko ditu.
Ikuskizunak hiriko leku ezberdinetan eskainiko dira, non edozein pertsonak zirkua, musika, antzerkia, … bezalako ikuskizunez gozatu ahalko duen.
KONPAINIA PARTE HARTZAILEAK
Edizio honetan, aurreko urteko parte hartzaile kopuru berdina mantendu da. 35 konpainietatik 7 atzerritarrak izango dira, 11 espainiarrak, 10 euskaldunak eta gainerako 7ak Gasteiz hirikoak.
Ikuskizunak gazteleraz eta euskaraz izango dira, eta haurrek zein helduek, artisten gertukotasunaz gozatu ahalko dute.
IKUSKIZUNAK
Ohiko lekuetan eskainiko diren ikuskizunen sarrerak, internet bidez lortu ahalko dira. “Mono habilitado”, “Pez Limbo” eta “Balcony Sessions” ikuskizunetarako sarrerak lortzeko aukera hauek daude:
• 902 400 222 zenbakira deituz.
• Internet bidez: www.elcorteingles.es
• Gasteizko El Corte Ingleseko denda fisikoan.
Eta ekaineko lehenengo 3 asteburuetan ikusi ahalko den zirkurako, “Gure Zirkua” deiturikoa, euskarazko lehen zirku ibiltaria, sarrerak salgai daude dagoeneko web orri honetan: www.ticketea.com
GASTEIZKO ZIURTAGIRIDUN LEHEN EKITALDIA
Lehen aldiz, Gasteizek, Erronka Berria ziurtagiria lortu du, IHOBE Ingurumenaren Kudeaketako Elkarte Publikoak emana. Ziurtagiri hau, ingurugiroarekiko eragin negatiboak saihesteko neurriak hartzen dituzten ikuskizunei ematen zaie.
Hauek dira kokapen jasangarriago bat lortzeko hartu diren neurrietako batzuk:
• Ikusleak, ikuskizunetara, bizikletaz edo oinez joan daitezen sustatzea.
• Ikuskizunaren publizitatearen banaketa bizikletaz egiten duen enpresa baten bidez egin da.
• Zerbitzu eta azpiegituren kontratazioa egiterakoan, jasangarritasunaren arauak hartu dira kontutan.
Emanaldien ordutegi, kokapen eta datak jakin nahi badituzu, ondorengo esteka honetan kontsulta dezakezu programazioa: http://www.kulturklik.euskadi.eus/evento/2019042614525012/kaldearte-2019/kulturklik/es/z12-detalle/es/adjuntos/83865.pdf