- ekitaldia hau amaitu da.
“TIEMPOS MEZQUINOS” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
12 urtarrila, 2019 5:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Ekoizpen berri hau antzokiko eremu desberdinetan egingo den proposamena da, publikoaren mugikortasunarekin eta hurbiltasunarekin. Hainbat emanaldi eskainiko dira, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, ia bi hiletan. Denise Despeyrouxen jatorrizko testua da, Henrik Ibsen norvegiar dramagile handiaren Hedda Gabler drama ospetsuan oinarrituta.
Heddaren drama, askatasunik ez dagoen drama da. Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean. Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu. Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira. Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko.
Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira.
Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria
FITXA ARTISTIKOA
- Denise Despeyrouxen jatorrizko testua, Henrik Ibsenen Hedda Gabler lanea
- Zuzendaria: Raúl Cancelo
- Antzezleak: Miren Gaztañaga, Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez, Pako Revueltas.
- Ekoizlea: Arriaga Antzokia