- ekitaldia hau amaitu da.
“SIVERIA” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURCE)
7 azaroa, 2020 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Elena eta Kristof pisukideak dira Errusiako hiri batean, Putinen garaian. Biak ala biak aktibista sutsuak, partekatzen duten apartamentutik gobernuak propaganda homosexuala debekatzeko onetsi dituen legeak saihesten dituzte, familiak baztertu dituen LGTBI gazteak babesteko webgunea editatuz. Badirudi arriskurik ez dutela, baina polizia sekretua gainean dute. Egun batean Elena atxilotu eta galdeketa gogorra egingo diote; hain gogorra, non inspektore anker batek ia lortuko duen Elenak beti defendatu izan dituen printzipioekiko leialtasuna urratzea.
Siveria benetako gertakizunetan oinarrituta dago. Yelena Klimova aktibista errusiarraren atxiloketa eta galdeketaren aurreko egunak erakutsiko dizkigu, modu librean, suspense klasikoaren teknika erabiliz.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Francisco Javier Suárez
- Zuzendaria: Adolfo Fernández
- Antzezleak: Sonia Almarcha, Adolfo Fernández eta Marc Parejo