- ekitaldia hau amaitu da.
“YO SOY PICHICHI” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
22 abuztua, 2019 9:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
YO SOY PICHICHI kabaret tragikomikoa da. Bertan Rafael Moreno Aranzadi Pichichi-ren istorioa kontatzen da, bera izan baitzen Espainiako futbolaren historian, lehen futbolari profesionala. Miguel de Unamuno eta Telesforo Aranzadiren iloba, XX. mende hasierako izar bat izan zen espainiar estatu osoan.
Taberna-zulo alaiez osatutako Bilboko alde zahar magiko hartan jaio eta hil zen Pichichi, oso gazte, 29 urte zituela hain zuen ere, bizitza zoragarri bat atzean utziaz. Pichichi, mutil alaia, jatorra, gautxoria eta dibertigarria izan zen.
Kabaret honekin omenaldi txirene bat egin nahi izan diogu. Bertan, abestu egingo duzu, hunkitu egingo zara, negar eta barre egingo duzu,… eta batez ere PICHICHI maitatuko duzu.
YO SOY PICHICHI iraganera egindako bidaia da, nostalgiara, garai batetako Euskal Herria bergogoratuko digu eta batez ere berriro ezagutuko ez dugun Bilbo.
FITXA ARTISTIKOA
- Dramaturgia: Lander Otaola.
- Zuzendaritza: Patxo Telleria.
- Antzezleak: Lander Otaola, Ylenia Baglietto, Iñaki Urrutia, Felipe Loza, Itxaso Quintana. Pianista: Naiel Ibarrola. Bateria: Jon Fresko.
- Musika-egokitzapena musical: AMA.
- Kanta originala: “ODA A PICHICHI” Félix Otaola.
- Koreografia: Ylenia Baglietto.
- Kartelaran diseinua: Naiel Ibarrola.
- Zuzendariaren laguntzailea: Aitor Borobia.
- Jantziak: Idoia Merodio.
- Argitazpen diseinua: Edu Berja.
- Soinu teknikalaria: Lander Macho.